VGaztea

GAZTE ARTE- 2017: jende aurreko Gazte Arte-Lantegiak, Montehermoso kulturunean, abenduaren 22tik 30era

Gazte Arte edozein ikusizko arteren lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat. Aurtengo edizioan, 41 proiektu jaso dira, eta lehenengo edizioaren datuekin konparatuz, parte-hartze gaztea bikoiztu egin da. Aurkeztu diren proiektuetatik %84 emakumezkoek eginak dira eta gainontzeko % 16,  gizonezkoek eginikoak.

Sarai López, Leire Rojano, Mikel Arranz, Núria Pérez-Cárcamo eta Maiela Zurutuza, aurtengo edizioaren irabazleak izan dira. Bere saria hau izango da: Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian egingo diren Gazte Arte- Lantegietan,  euren proiektuak  gauzatzea. Horretarako Eloísa Montoya eta  Salim Malla artista espezialisten tutoretza eta laguntza izango dute. Gainera, sortze prozesu horretan eginiko lanekin taldeko erakusketa bat egingo da (Montehermoso kulturunean, 2018ko otsailean).

“Monotipo Conflicto Límites Colectivo Azar Cooperación”, “Ustekabeko batuketak”, “Papaver”, eta “komorebi” dira saritutako proiektuen izenburuak eta gehienak teknika mistoen eremuan mugitzen dira marrazkia, eskultura, argazkiak, bideo-muntaketak,  performance, grafiak edo poesia batuz.

Gazte Arte Lantegiak Montehermoso kulturunean, Ur Biltegian, abenduaren 22tik 30era izango dira. Ez galdu sortze-laborategi horretan murgiltzeko aukera!  Bertan hainbat begirada batuko dira: eskarmentu handiko artista helduena, artista gazteena  eta Gasteizko hiritarrena.  Seguru feedback bitxia  sortuko dela.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude