VGaztea

Euskararen Astea azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da ‘Euskarak 365 egun’ lemarekin

Askotariko ekitaldi egitaraua eskainiko da egun horietan zehar.

Euskararen Asteko programa

Abenduaren 3an izango da, urtero bezala, Euskararen Eguna. Hori dela eta, Euskararen Asterako diseinatutako ekitaldi-egitaraua aurkeztu du Udalak gaur goizean, Arabako Foru Aldundiarekin eta talde euskaltzale ugarirekin batera. Hain zuzen ere, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte iraungo dute ekitaldi horiek, ‘Euskarak 365 egun’ lemarekin. Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak gogorarazi du garrantzitsua dela “gure hizkuntza ezagutzera ematea, erabiltzea eta ikasten ari direnei ongi erabiltzen laguntzea”. Era berean nabarmendu du Iñaki Prusillak “gure ustez edonorentzat eta adin guztietakoentzat moldatu den egitarau hau aurrera ateratzeko erakunde eta kolektiboek egin duten elkarlana”.

Euskara Zerbitzuaren web-orrian kontsulta daiteke bertan aurkeztu den egitaraua

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude