VGaztea

Gazte Klik Klak lehiaketaren irabazleen lanen erakusketaren inaugurazioa. Abenduak 1 Montehermoso.

Gazteria Zerbitzuak antolatuta eta ZAS Kultur-en, Gauekoak–en, Montehermoso Kulturunearen laguntzarekin batera, argazki eta bideo lehiaketaren aurtengo edizioa, bederatzigarrena, burutu egin da. 14 urtetik 25era bitarteko gazte gasteiztarren konplizitatea bilatu dugu. Aurten aurkitu eta agerian utzi nahi ditugu gure Gasteizko gazteek dituzten nortasunak “Nortasunak, gaztaro, adierazpen, izaera eta jarrera” lelopean. Jakin nahi dugu nola egiten duten aurre bizi dugun garaiari, eta horretarako gazteen jarreren adierazpena bilatzen dugu.

Erakusketaren parte- hartzaileak: Mikel Arranz Bombín, Mikel Romero, Irene Santiago ,Adriana Fariñas & Ibai Cobo, Oihana Narbona, Estíbaliz Aguirre, Ilargi Muñoz, Tania Guerrero, Leire Baztarrica, Nicole Cortes, Xabier Martínez.

Inaugurazioa: abenduaren 1ean, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Montehermoso Kulturunean (Klaustroa eta Ortuño aretoan) irabazleei sariak banatuko zaizkie eta hautatuei, aldiz, diplomak. Elkartzeko lekua ere izango dugu.

2018ko Inauterietako kartelaren lehiaketa.

2018ko Inauterietako kartela diseinuaren profesionalen eta amateurren arteko partaidetza-prozesu batez hautatuko da

Gasteizko Udalak 2018ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deialdia egin du. Aurten diseinuaren arloko profesionalen eta  amateurren artean egindako partaidetza-prozesu batez hautatuko da kartela, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek ere diruzko saria izango dute.

Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu, gehienez, eta lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.

Kartelak Landatxoko gizarte etxean (Santa Maria kalea, 4) aurkeztu beharko dira, 2017ko abenduaren 4tik 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:00etara;  larunbatetan, 08:30etik 21:00etara; igande eta jaiegunetan, itxita.

Kartel irabazlea bi fasetan aukeratuko da. Lehen fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru adituk osatutako epaimahai teknikoak lau kartel finalista hautatuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik.

Info gehiago.

Joseba Tapia eta Besamotzak

Kontzertua

Azaroak 28, asteartea, 20:30, Parral tabernan

Joseba Tapiak, gitarra elektrikoa eskutan, rockari eutsi dio beste hiru musikarirekin batera Besamotzak talde berriarekin. Dani Narbartek (soinu txikia eta gitarra), Iñigo Telletxeak (baxua) eta Iker Uriartek (bateria) osatzen dute taldea.

Explorer Gazte Programa.

Abenduaren 8ra bitartean irekita egongo da Explorer Gazte Programan parte hartzeko deialdia. Programa horrek talentua eta proiektu berritzaileen sorkuntza sustatzen du, ingurune digital ireki eta kolaboratibo batean. Deialdia 18 eta 31 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Ideiak dituzten gazteentzako Explorer Gazte Programa CISEk (Santanderreko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak) sustatutako ekimen bat da. Espainiako berrogeita hamar bat zentrotan garatzen da, besteak beste, BIC Araban, Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroan, SPRIren laguntzarekin. Programa hori lehen Yuzz izenarekin ezagutzen zenaren bilakaera da. Ideia berritzaileetan oinarritutako hogei hautagaitza hautatuko ditu. Bost hilabetez, 2018ko urtarriletik maiatzera, ekintzaileek babesa, prestakuntza, eta aholkularitza jasoko dute BIC Arabako eta SECOTeko negozio planetan eskarmentua daukaten teknikarien eskutik. Horrez gain, parte hartzaileek lan egiteko toki bat izango dute BIC Arabaren instalazioen barruan, Arabako parke teknologikoan.

Info gehiago.

Gazteen lonjeatarako ordenantzaren zorriborroari buruzko Elkargunearen lan saioa.

Gazte Planetik, ongi izan.

Lan egiten ari gara Sindikoak proposatutako gazteen lonjeei buruzko ordenantzaren zirriborroa Gazteria Elkargunean.

Laguntza eskatu nahi dizuegu lonja batetan parte hartzen duen gazteren bat  edo gaian interesatuta ezagutzen baduzu, Elkargunearen lan saio irekian parte hartzera gonbidatzeko (deialdia bidaltzen dizuegu), gurekin harremanetan jarri gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 161616 (luz. 3211) telefonoan.

Mila esker zure laguntzagatik eta bakarrik kontatzea lan saioa 29an, asteazkenean izango dela, 18:00etan, Landatxo gizarte etxean.

Ongi izan