VGaztea

ZINEMAKTIVISM, Sexualitate ezbedinei buruzko zinema zikloa

Azaroak 30 “ Yes we fuck”, Antonio Centenok eta Raul de la Morera zuzenduta

Abenduak 14 “ Mi sexualidad es una creación artística” Lucia Egañak zuzenduta

Arratsaldeko 19:00etaik – 21:00era arte Landatxo GE

Sexualitate dibergentei buruzko zinema zikloa, zeinean gai desberdinak jorratzen dituzten dokumentalak proiektatuko diren: dibertsitate funtzionala, LGTBI, GIB,…

Gazte Talent 2017 Finalistak

Gazte Talent, musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa bigarren fasea dago. 30 talde eta solistak aurkeztu direnetik, bigarren fasera pasatu diren hauexek dira:

Abenduaren 4: LABORAL KUTXA SARIA
– DEVIL’S GARDENS
– ECHØ
– EL ARRABAL
– LAST INFUSION
– LUMEN

Abenduaren 5: GAZTE TALENT SARIA
– DULUTH
– GOLD KISS EXPERIENCE
– IRUNE GOÑI
– LA CELDA DEL DESPERTAR
– OUTGRAVITY

 

Finalak, Jimmy Jazz aretoan, abenduaren  4 eta 5an ospatuko dira.  20:00etatik aurrera (doakoa).

Informazioa gehiago: Jimmy Jazz

Euskararen Astea azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da ‘Euskarak 365 egun’ lemarekin

Askotariko ekitaldi egitaraua eskainiko da egun horietan zehar.

Euskararen Asteko programa

Abenduaren 3an izango da, urtero bezala, Euskararen Eguna. Hori dela eta, Euskararen Asterako diseinatutako ekitaldi-egitaraua aurkeztu du Udalak gaur goizean, Arabako Foru Aldundiarekin eta talde euskaltzale ugarirekin batera. Hain zuzen ere, azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte iraungo dute ekitaldi horiek, ‘Euskarak 365 egun’ lemarekin. Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak gogorarazi du garrantzitsua dela “gure hizkuntza ezagutzera ematea, erabiltzea eta ikasten ari direnei ongi erabiltzen laguntzea”. Era berean nabarmendu du Iñaki Prusillak “gure ustez edonorentzat eta adin guztietakoentzat moldatu den egitarau hau aurrera ateratzeko erakunde eta kolektiboek egin duten elkarlana”.

Euskara Zerbitzuaren web-orrian kontsulta daiteke bertan aurkeztu den egitaraua

Ostiral honetan Aldabeko gizarte etxean… Beldur Barik programaren topaketa!

Azaroaren 24an, Emakumeek jasaten duten Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan, ikusentzunezko Gasteizko lehiaketaren sariak emango dira ezagutzera. Ekitaldia Aldabe Gizarte Etxeko aretoan izango da, 18:30ean. Gainera, Aneguria eta La Basuren kontzertua ikusi ahalko dugu!

GAZTE ARTE- 2017: jende aurreko Gazte Arte-Lantegiak, Montehermoso kulturunean, abenduaren 22tik 30era

Gazte Arte edozein ikusizko arteren lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat. Aurtengo edizioan, 41 proiektu jaso dira, eta lehenengo edizioaren datuekin konparatuz, parte-hartze gaztea bikoiztu egin da. Aurkeztu diren proiektuetatik %84 emakumezkoek eginak dira eta gainontzeko % 16,  gizonezkoek eginikoak.

Sarai López, Leire Rojano, Mikel Arranz, Núria Pérez-Cárcamo eta Maiela Zurutuza, aurtengo edizioaren irabazleak izan dira. Bere saria hau izango da: Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian egingo diren Gazte Arte- Lantegietan,  euren proiektuak  gauzatzea. Horretarako Eloísa Montoya eta  Salim Malla artista espezialisten tutoretza eta laguntza izango dute. Gainera, sortze prozesu horretan eginiko lanekin taldeko erakusketa bat egingo da (Montehermoso kulturunean, 2018ko otsailean).

“Monotipo Conflicto Límites Colectivo Azar Cooperación”, “Ustekabeko batuketak”, “Papaver”, eta “komorebi” dira saritutako proiektuen izenburuak eta gehienak teknika mistoen eremuan mugitzen dira marrazkia, eskultura, argazkiak, bideo-muntaketak,  performance, grafiak edo poesia batuz.

Gazte Arte Lantegiak Montehermoso kulturunean, Ur Biltegian, abenduaren 22tik 30era izango dira. Ez galdu sortze-laborategi horretan murgiltzeko aukera!  Bertan hainbat begirada batuko dira: eskarmentu handiko artista helduena, artista gazteena  eta Gasteizko hiritarrena.  Seguru feedback bitxia  sortuko dela.