VGaztea

Zientzia Clubaren bigarren saioa, Gasteizen

Ostiralean, azaroak 10, 19:00etan, Gasteizko Bibat Museoan (Aztogile kalea, 54), Zientzia Clubaren bigarren saioa izango da.

UPV/EHUren Zientzia Astearen programaren barruan, Zientzia Club laugarren urtez etorriko da, gai eta bakarlari berriekin. Umorea, musika eta, noski, zientzia; horiexek dira Zientzia Club formularen hiru osagaiak. Ikuskizunean UPV/EHUko adituek gai zientifikoen inguruko hitzaldi laburrak emango dituzte.

Gasteizko programa hauxe da: Geihago…

Datorren ostegunean, 9an, hasten da zientzia astea, ez galdu.

Zientzia zure zain duzu azaroaren 9tik 12ra Vitoria-Gasteizen. Zientzia ikusi, behatu, ikutu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango duzu, hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, janari-dastatze, txangoak eta abarrretan, hain zuzen ere. Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira UPV/EHUn gertatzen ari dena zuri azaltzeaz. Aukera paregabea.

Eta diruaz ez zaitez kezkatu, jarduera guzti-guztiak doan dira eta.

Ezagutu egitarau osoa esteka honetan eta ekintzetan parte hartu

Gazteria eta enplegua, Adsis Fundazioa

Hurrengo azaroaren 9an, Goiuriko jauregian, goizeko 10:00etan Adsis Fundazioak ospatzen du Erasmus+ “Path to a Job” proiektuaren itxiera. Proiektu honen lidergoa eraman du beste kideekin, Inglaterrakoa, Italiakoa eta Vinarozekoa. Proiektuaren gaia izan da egoera larrietan dauden gazteak nola lagundu eta prestatu enpleguaren bila daudenean.

Adsis Fundazioa Udalaren Gazte Planarekin lan egiten du eta hainbat proiektu gauzatzen ditu prestakuntza eta enpleguaren arloan Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailarekin batera, Haziak 23 besteak beste.

Pat to a Job proiektuak hainbat helburu ditu: zailtasunak dituzten 17 eta 24 urte bitarteko gazteen enplegarritasuna eta inklusioa gizarte lan integralaren bitartez gazteen lanaren bila dauzkaten prozesuetan. Praktika onak partekatzea. Gazteekin lan egiten duten profesionalen trebetasunak eta konpetentziak hobetzea. Bereziki bere konpetentzi digitalak, kalitatezko  laguntza eskaini ahal izateko. Geihago…