VGaztea

GAZTEAKON LANTEGIAK

Argazki, bideo eta sare sozialen eguna

Datorren abenduaren 29an, ostirala, Iparralde Gizarte Etxean GazteakON hasiko da, non gazteak protagonistak izango diren.

Aurten, YOUTUBE DAY aktibitateaz gain, youtuberrak izango ditugu euren trikimailuak azaltzen ostiral goizean zehar.

Mugikorra guztiok erabiltzen dugun tresna da, horrexegatik Daniivlogek, gure lehen gonbidatuak, mugikorrarekin argazkiak atera eta editatzeko truko batzuk azalduko dizkigu.

Argazkigintza baino, bideoa nahiago duzuenontzat zuen set-a antolatzen eta prestatzen ikasteko aukera izango duzue bigarren lantegi honetan, 1dalanyo eta Sirarousekin. Oinarrizko argitze kontzeptuak ikasiko dituzue zuen bideoen eszenatokia hobetzeko. Gainera zuen argi-kutxa propioa egingo duzue bideoetan elementu gisa erabiltzeko.

Azkenik, Gari Gonzálezen laguntza izango dugu sare sozialetan kanal bat zerotik sortzeko, eta gure mezuen eragina eta jarraitzaile zenbakia handitzeko helburuarekin,  ikuspen eta kokapena hobetzeko estrategia baten plangintza egingo duzue.

Beraz, sarean nabarmendu nahi bazara, ez zaitez GazteakOn ekitaldira etorri gabe gera datorren 29an, ostirala, Iparralde Gizarte Etxean 2.

 

Jende aurreko Arte Gaztearen Lantegien inaugurazioa. Montehermoson, abenduak 22, 19:00etan

Gazteria Zerbitzuak Jende aurreko gazte-sorkuntzarako lantegiak martxan jarriko ditu. Lantegiak Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian, abenduaren 22tik 30era egingo dira; 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara

Gazte Arte Lehiaketaren aurtengo irabazleek  jende aurrean, banakako sortze prozesu batean bere obra sortzen hasiko dira. Horretarako, Eloísa Montoya eta Salim Malla ikus arteen eremuan artista espezialistak direnen tutoretza eta laguntza izango dute.

Estanpazio esperimentala, Haiku Kaligrafia, Hilotz bikain teknika, Ikus-entzunezko instalazioa, dantza-inprobisazioa, eta argazkilaritza tridimentsionala, sortze espazio horretan bizikide izango dira.

Hurbilduko diren pertsonek sortze-laborategi batean murgiltzeko eta gazteen lana zuzenean ikusteko aukera izango dute. Sarrera librea da lekua bete arte.

Gazte Arte 2017ko lehiaketaren irabazleak

Sarai López, Leire Rojano, Mikel Arranz, Núria Pérez-Cárcamo, Maiela Zurutuza, 

Accésits

Mikel Romero y Yurena carrero

 

 

Inagurazioa

Anenduak 22, 19:00etan, Montehermoso kulturuneko Ur Biltegian. Sari-banaketa. Inprobisazio-dantza eta argazki tridimentsionaren  erakustaldiak. Jende aurreko sortze prosezuak: Estanpazio esperimentala, Haiku Kaligrafia, Hilotz fina teknika, Ikus-entzunezko instalazioa.

GAZTEAKON EKITALDIKO PROTAGONISTAK

Koala rabioso eta LarruSketch GazteakON 2017 ekitaldiko parte hartzaileen artean

Zure inguruko yotuberrek ezagutu nahi zaituzte eta erabiltzen dituzun tresna digitalei probetxu gehiago ateratzen irakatsi nahi dizute. GazteakON 2017 edizioa badator eta abenduaren 29an eta 30ean ospatuko da Iparralde Gizarte Etxean. Baina zeintzuk dira eta zer egiten dute etorriko diren  youtuberrak? Hona hemen euren aurkespena:

Koala Rabioso: Bilbotar honek Stay Wild (Basati Mantendu) filosofiaren jarraitzailea da eta bere bizimodua erakusten du bere bideoetan.

LarruSketch: Iruneko gazte bat da. Bere bideoetan umorea era desbedinetan erabiltzen du. Udako abesti arrakastatsuenaren euskarazko bertsioa egin, edota eguneroko istorioak era dibertgarrian kontatzeko gai da.

NatyPenadas: Bere Youtube kanalean 13.000 harpidedun baino gehiago dituen beste bilbotar honek, betidanik galdezka dabil. Pasa da “Zergatik?” galdetzetik “Zergatik ez?” galdetzera, bere publikoak gogoeta egin dezan.

Daniivlog: Gastizeko youtuber honek bere egunerokotasunak kontatzen ditu bere bideoetan eta umore onez aholkuak ematen ditu ere. Gainera, bere harpidedunak desafiatzera ausartzen da.

Gari González: Garik bidai esperientziak edota Gastezien gertatzen diren jazoera publikoak kontatzeko argitarazen ditu bere bideoak.

1dalanyo: Osagarri desberdinak lantzen ditu Gasteizko youtuber honek. Eskumuturrak, lepokoak edota ondartzarako txankletak egiteko tutoretzak daude bere kanalean.

Sirarous: Bizitza osasuntsua jarraitzeko aholkuak entzun nahi badituzu, edota edertasun aholkuak behar badituzu zure aurpegi hoberena erakusteko, hau da zure Youtube kanala.

Mundu digitalaren zale bazara, zatoz abenduak 29 eta 30 gurekin ikastera! Informazio gehiago hemen.

GazteakON

Badator GazteakON 2017ko edizioa

Datorren abenduaren 29 eta 30an, Iparralde Gizarte Etxean #GazteakOn ekitaldia izango da. Argazkigintza, bideoa eta sare sozialak, batez ere Youtube, gustuko duten gazteentzako ekitaldia da.

Trebeenen eskutik ikasteko aukera izango duzu emango diren lantegietan @Koala_Rabioso @DaniiVlog @Larrusketch @NatyPenadas @infogari @sirarous @1dalanyo Youtuberrak egongo dira eta.

Lantegietan argazkiak mugikorrarekin editatzen ikasiko duzu, baita set-a antolatzen eta prestatzen era dibertigarri batean eta zure sare sozialen posizionamendua hobetzeko teknikak ere ikasiko dituzu.

Gainera FIFA eta Clash Royale jokoen lehiaketa bat egongo da eta txapelketa bat Twitterren. Sari interesgarriak irabazteko aukera izango duzu.

Gogoratu, 29 ostirala eta 30 larunbata, Iparralde Gizarte Etxean. Zure ekitaldia dela uste baduzu, ez galdu aukera eta parte hartu!

Informazio gehiago hemen

Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala txostena aurkeztu dugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala txostena aurkeztu du.

Gazteria, gizartea bera bezain heterogeneoa da. Hori dela eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta Etxebizitza arloan ezinbestekotzat jotzen da aniztasun horretan arreta jartzea. Gazteen artean kolektibo bakoitzaren behar zehatzak aztertu behar dira enpleguaren arloan, bai gizarte osoari bai bereziki gazteei zuzendutako neurriei dagokienez.

Zer dio ‘Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala’ txostenak?

2017ko maiatzean jardunaldi bat egin zen ‘Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala’ lelopean. Helburua hainbat lekukotza biltzea eta egoera hobetzeko proposamen eta erronkak partekatzea zen. Txosten honen bitartez administrazioei horiek guztiak helarazi nahi dizkiegu, neurri eta politika publikoak aniztasun funtzionala duten gazteekin eta gizarte-eragileekin koordinatu eta adostu behar baitira.

Info gehiago eta txostena Egk-ren web orrian

Gazteen Euskal Behatokiak ikerketa berria kaleratu du: ‘Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2016’

Orain etxebizitza hartzearen kostua txikiagoa da krisiaren aurretiko urteetan baino, hala ere bakarrik emantzipatu nahi duen gazte batek soldata erdia baino gehiago bideratu behar du etxebizitza ordaintzeko

Laugarrenez egin da azterlan hau, eta bertan azaltzen dira zer zailtasun dituzten soldatapeko gazteek etxebizitza bat eskuratzeko.

Zailtasun horien berri emateko, etxebizitza eskuratzeak dakarren kostua erabiltzen da adierazle nagusi gisa. Kontzeptu horrek zera adierazten du: gazte soldatadun batek bere soldataren zer ehuneko erabili beharko lukeen etxebizitza ordaintzeko bera bakarrik emantzipatuz gero.

Informazio gehiago Geihago…