VGaztea

Gazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira, Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak ikerketaren bosgarren edizioa aurkeztu du

Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak jakitea.

Ikerketa Euskadiko gazteriaren lagin adierazgarri bati telefonoz egindako inkesta batean oinarritzen da. Lagina 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gaztek osatzen dute. Eta inkesta urte bukaeran egiten da urteko balantze gisa, bai eta etorkizun hurbilerako aurreikuspen bezala ere, erabiltzeko.

Bilduma hau 2013an hasi zen. Orduan aurreko urteetan hasitako krisialdi ekonomikoaren ondorioak gordin islatzen ziren langabezia-tasaren igoeran, bai gazteen artean bai biztanleria osoan ere. Urte horretan Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 29,0 izan zen, aurreko urtekoa baino sei puntu handiagoa, eta biztanleria osoaren batez bestekoarekin konparatuz gero, hamalau puntu altuagoa.

Ordutik hona bost urte pasa dira eta egoera nabarmen aldatu da; 2017ko hirugarren hiruhilekoan (aurtengo inkesta egin aurreko unea) gazteen langabezia-tasa % 17,2koa izan da, hau da, Aurrera Begira bilduma hasi zenean baino hamabi puntu baxuagoa ia.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude