VGaztea

Santa Agata egunaren bezperan parte hartu nahi duten abezbatzen izena emateko epea.

Gasteizko Udaleko Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazten die Santa Agata egunaren bezperan (otsailaren 4an) parte hartu eta oparia jaso nahi duten abesbatzei, urtarrilaren 16tik 29ra bitartean egongo dela irekita izena emateko epea.

Interesa dutenek Goiuri jauregira (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara) edo Aldabe, Arriaga, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalganako gizarte etxeetara (astelehenetik igandera) jo dezakete, 09:00etatik 21:30era; bestela, Abetxuku, Arana, Ariznabarra eta Landatxoko gizarte etxeetara jo dezakete, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Izena ematen duten talde guztiek otsailaren 2tik aurrera jasoko dute oparia. Oparia har daiteke aipatutako ordutegien barruan.

Informazio gehiago

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude