VGaztea

Gazteizko gazteria zerbitzuaren gazteentzako aholkularitzak

Isilpeko eta doako 3 zerbitzu eskaintzen dizkizugu zure zalantzak argitzen laguntzeko honako gaien gainean: sexualitatea, arlo juridikoa eta psikologikoa.

Kontsultak aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz egin ditzakezu. Landatxoko gizarte etxean gaituzu. Santa Maria kalea, 4.

Sexualitate aholkularitza. Sexualitateaz mintzatzen gara: bikotea, erotika, transexualitatea, desiraren orientazioa, sexu-identitatea, homoak eta heteroak, amodioa, orgasmoak, hilekoa, tentetzea, lehenengo aldiak, bikote-gatazkak, LGTBI, haurdunaldiak, etab.

Aholkularitza psikologikoa. Ez zara gai gertatzen ari zaizuna ulertzeko?, erabakiak hartzerakoan blokeatzen al zara? Oldartsuegia zarela uste al duzu?…

Aholkularitza juridikoa. Lonjaren edo pisuaren kontratuarekin zalantzarik al duzu?, zure nomina edo lan-kontratua ulertzeko laguntzarik behar al duzu?, zure konpainia telefonikoarekin arazorik?…

Kartel lehiaketa, auzolandegiak 2018 programarena.

Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar diguzu.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea: 2018ko urtarrilaren 26tik otsailaren 20ra bitartean (bi egunak barne).

Zer bidali:

Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta  70 X 50 zm-ko neurrian (bertikalean zein horizontalean) aurkeztu beharko da.

Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu  dezakezu leloa.

Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar. Irabazle suertatzen den kartelaren maketazioa geuk egingo dugu, lelo eta logoekin.

Izena emateko fitxa (doc, 552 kb) bidali behar duzu zure datuekin beteta.

Saria:

2018ko Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako * herrialde batera.

Info gehiago

Gazte Arte erakusketaren momentura heltzen da.

Erakusketa ikusgai izango da Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan 2018ko otsailaren 2tik 25era.

Inaugurazioa: otsailaren 2an arratsaldeko 19:00etan

Gazte Arte arte bisualen lehiaketa/lantegia/erakusketa da. Parte hartzeko edozein formatu erabil daiteke: pintura, eskultura, instalazioak, performanceak, happeningak, esku hartzeak, hiri artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak edo komikiak. Hau da, objektu artearen edo materiarik gabeko artearen ekoizpena eta erakusketa izan daiteke, gai librekoa eta sorkuntza gune berritzailea sustatzea helburu duena. Proposamen horrek hiru fasetan egin da: lehiaketa bera, tutoretzapeko sorkuntza eta erakusketa.

Lehiaketaren eta tutoretzaren ostean, erakusketa aldiari ekingo diogu. Salim Malla eta Eloísa Montoya Gazte Arte lehiaketan hautatutakoen lanez arduratu dira. Hauek dira gure artistak: Mikel Arranz, Sarai Lópezek eta Leire Rojanok osatutako taldea, Nuria Pérez-Carcamo eta Maiela Zurutuza.

Santa Agata egunaren bezperan parte hartu nahi duten abezbatzen izena emateko epea.

Gasteizko Udaleko Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak jakinarazten die Santa Agata egunaren bezperan (otsailaren 4an) parte hartu eta oparia jaso nahi duten abesbatzei, urtarrilaren 16tik 29ra bitartean egongo dela irekita izena emateko epea.

Interesa dutenek Goiuri jauregira (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara) edo Aldabe, Arriaga, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalganako gizarte etxeetara (astelehenetik igandera) jo dezakete, 09:00etatik 21:30era; bestela, Abetxuku, Arana, Ariznabarra eta Landatxoko gizarte etxeetara jo dezakete, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Izena ematen duten talde guztiek otsailaren 2tik aurrera jasoko dute oparia. Oparia har daiteke aipatutako ordutegien barruan.

Informazio gehiago

Emakundek hiru ikerketa beka deitu ditu emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean

Data: 2017-11-30 | 2018-01-31

Lekua: | Araba

Emakundek hiru ikerketa beka deitu ditu emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak  emakume eta gizonen berdintasunerako  hiru beka deialdi onartu ditu 2018rako 69.999 euroko balioarekin. Deialdi honetan hiru beka mota daude, mota bakoitzari ikerlan desberdin bat dagokiola. Hauetako biren helburua da bekadun izango direnak genero-harremanen testuinguruan agertzen ari diren ikerketa-gai eta -eremuetara bideratzea eta eremu horietan trebatzea sustatzea, eta gure gizartean balio-aldaketa bat gerta dadin laguntzea. Bestalde beste hirugarren beka baten bidez, oso aitortua den premia bati erantzungo zaio, hots, askotariko bereizkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakumeen premiak aztertzen eta premia horiei erantzuten aurrera egiteko beharrari.

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2018. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena.

IKTen bidez gizarte dinamizazioa, Lanbidek emandako ikastaroa Saregunen

Data: 2017-12-30 | 2018-06-15

Lekua: Canton De Santa Maria 4, Vitoria-Gasteiz – Araba/Álava | Araba

(Kurtsoaren informazioa gaztelaniaz soilik)

Te gustaría adquirir o actualizar tus conocimientos informáticos? ¿Tienes interés en aprender a desenvolverte con grupos de personas para transmitir conocimientos? ¿Quieres aprender a “enseñar TIC”?

Si has respondido sí ¡el curso que comenzaremos próximamente en Saregune te puede interesar! El curso “Dinamización Social a través de las TIC” en colaboración con Lanbide es una formación de 500 horas. Comenzando desde la base de la informática aprenderemos a manejar y desenvolvernos con un Sistema Operativo Libre (Ubuntu) y utilizar aplicaciones de ofimática, retoque de imagen, además de conocer y profundizar en los recursos y plataformas más útiles y novedosas de la web 2.0 (blogs, algunas redes sociales… ) Además, aprenderemos cómo transmitir estos conocimientos adquiridos a otras personas y grupos.

Para poder realizar este curso tienes que estar inscrita o inscrito en Lanbide y puedes apuntarte desde aquí con tus claves. Por supuesto, puedes ponerte en contacto con nosotras si tienes alguna dificultad o te gustaría hacernos alguna consulta.

Comenzaremos en breve así que no tardes en inscribirte porque pronto comenzaremos el proceso de selección. ¡Tenemos plazas limitadas!

Gazteen Euskal Behatokiak Aurrera Begira, Gazteen Aurreikuspenei buruzko adierazleak ikerketaren bosgarren edizioa aurkeztu du

Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak jakitea.

Ikerketa Euskadiko gazteriaren lagin adierazgarri bati telefonoz egindako inkesta batean oinarritzen da. Lagina 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gaztek osatzen dute. Eta inkesta urte bukaeran egiten da urteko balantze gisa, bai eta etorkizun hurbilerako aurreikuspen bezala ere, erabiltzeko. Geihago…