VGaztea

ARTgia sorgune & aretoak 2018rako deialdiak zabaldu ditu.

Bost beka eskainiko ditu ARTgia sorgune & aretoak 2018an. Batetik, EmART showroom deialdia aurkeztu du eta Arabako emakume sortzaileak ditu protagonista. Deialdi honek artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzea du helburu.

Bigarren deialdiak ARTgia da du izena, eta Euskal Herri osoko artistei –emakumeei nahiz gizonei– ARTgia espazioaren erakusketa-gunea zabaltzea du xede. Proposamenak bidaltzeko azken eguna otsailaren 15a izango da.

OINARRIAK   https://labur.eus/U9cOH

Ikerbaquek 20 zientzialari gazte kontratatzeko Research Fellow programaren deialdi berria ireki du, gaur

Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, doktoratu ondoko ikertzaileei zuzendutako 20 lanpostu eskeini dituen deialdia zabaldu du 2018 urtean. Lanpostu hauek Eusko Jaurlaritzak, Europar Komisioak eta ikertzaileen harrera-zentruek finantzatzen dituzte, eta ondorioz, ezinbestekoa da zentru honen babesa adierazten duen gutuna izatea.

Bost urteko kontratu hauek etorkizun handiko ikertzailee gazteei zuzenduta daude, eta ikertzaile nagusirako bidea eskeintzen dute.

Info gehiago Geihago…

2017-2018 Gazte Arte sortutako lanen hurrengo erakusketa

Gazte Arte arte bisualen lehiaketa/lantegia/erakusketa da. Parte hartzeko edozein formatu erabil daiteke: pintura, eskultura, instalazioak, performanceak, happeningak, esku hartzeak, hiri artea, teknika mistoak, bideo-instalazioak edo komikiak. Hau da, objektu artearen edo materiarik gabeko artearen ekoizpena eta erakusketa izan daiteke, gai librekoa eta sorkuntza gune berritzailea sustatzea helburu duena. Proposamen horrek hiru fasetan egin da: lehiaketa bera, tutoretzapeko sorkuntza eta erakusketa.

Lehiaketaren eta tutoretzaren ostean, erakusketa aldiari ekingo diogu. Salim Malla eta Eloísa Montoya Gazte Arte lehiaketan hautatutakoen lanez arduratu dira. Hauek dira gure artistak: Mikel Arranz, Sarai Lópezek eta Leire Rojanok osatutako taldea, Nuria Pérez-Carcamo eta Maiela Zurutuza.

Erakusketa ikusgai izango da Montehermoso Kulturuneko Jovellanos aretoan 2018ko otsailaren 2tik 25era.

Inaugurazioa: otsailaren 2an arratsaldeko 19:00etan