VGaztea

Otsailaren 21a, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen Unescok 1999an. Haurrak 3 urte bete arte etxean jasotzen duen hizkuntzari deitzen zaio ama-hizkuntza. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna bultzatzea du helburu ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna ezartzeak, hau da, munduko herri guztiek darabiltzaten hizkuntza guztiak babestea.

Euskadin, euskara da 16 eta 24 urte bitarteko gazteen heren baten ama-hizkuntza (% 33,1). Ehuneko horren baitan, bi egoera bereizten dira: 3 urte bete arte etxean euskara baino entzun ez dutenena, hau da, gazteen % 20,0rena; eta bi ama-hizkuntza (euskara eta gaztelania) dituztenena, hau da, gazteen % 11,1ena.

Info gehiago Euskadiko Gazteriaren Behatokiak emandako informazioa

Xtraclub Udaberria eta udako ekintzetan parte hartzeko izena eman ahal duzu otsailaren 22tik aurrera.

Gazteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak udaberria eta udako Xtraclub –programazioa otsailaren 22tik aurrera martxan jarriko du, eskaintza anitza eta aberatsa eskainiz: aisialdi-, kultura-, abentura- eta kirol-ekintzak. 36 ekintza (804 leku), 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.

Xtraclub programak badaramatza 11 urte gazteen arteko harremanetarako eta elkar ezagutzarako espazio hezigarria sortzen. Eta gazteek asteburuetan eskaintzen den aisialdirako aukera hori oso ondo baloratzen dute. Izan ere, 2017an 1.409 gaztek parte hartu zuten, 2016an baino %10 gehiago.

Gazteek euren gogo eta nahien arabera ekintzak aukera ditzakete. Horrela, egun bateko ekintza puntualetan eman dezakete izena, edo bestela, sakontzeko aukera ematen duten diziplinak gara ditzakete.

Hona hemen informazio guztia: ekintzak, izen ematea egiteko erak eta tokiak, e.a.:

www.vitoria-gasteiz.org/xtraclub

HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa, Uztailaren 16tik 19ra Gasteizen

Hizkuntza asko daude munduan, baina denek ez dute bermatuta beraien biziraupena. Gobernuen politikez gain, funtsezkoa da herri ekimenetatik abiatutako lana munduko hizkuntza gutxituen alde. Zentzu horretan, gazteria izango da hizkuntza gutxituen biziberritzea ahalbidetuko duen gizarte-taldea. Globalizazio garai hauetan horrelako erronka bati erantzuteko, hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kideen arteko elkartasun eta elkarlana funtsezkoak izango dira etorkizunean.

Info gehiago ekitaldiaren web orrian.

Hori dela eta, etorkizun horretan bidaideak izango diren 70 hizkuntza ekintzaile elkarrekin harremanetan jarri nahi ditu HIGA!-k uztailaren 16tik 19ra, Gasteizko udaletxeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatutako ekimenak. Geihago…

Saharaz Blai ikus-entzunezko lehiaketa. Bozkatzeko ordua da hautatutako bideoak. Anima zaitez.

Saharaz Blai ikus-entzunezko lehiaketa da, eta helburu du Euskal Herriko zein saharar errefuxiatuen kanpamentuetako 16 eta 25 urte bitarteko gazteak biltzea, urari buruz hausnar dezaten, hain baliabide beharrezkoa eta egunerokoa denez gero.  Zein harreman dugu urarekin? Ba al dakigu nola eta zein baldintzatan iristen den gure etxeetara? Nork kudeatzen du? Zer gertatzen da isuri kutsatzaileekin? Nola eragiten dio klima-aldaketari?

Bozkatzeko esteka

Lehiaketara aurkezturiko lanen aurretiko hautaketa egingo du epaimahaiak, zeina ikus-entzunezkoen munduko profesionalek eta Mendebaldeko Saharako gatazka ezagutzen duten pertsonek osatuko duten. Geihago…

2018ko Hiretu Hiria gala gaztea. Parte hartzea parte hartzen ikasten da.

Gazteria Zerbitzuak 2017ko Hiretu Hiria programari amaiera emateko Hiretu Hiria Gala Gaztea antolatu du. Programa horren helburu nagusiak hauek dira: hiriko gazteen artean herritarren partaidetza sustatu eta zuzpertzea eta horretan diharduten gazteen lana nabarmenaraztea.

Aurtengo programan DBHko 20 ikasle-talde inplikatu dira. Galan zerk kezkatzen dituen azalduko dute, baita egoera hori ikustarazteko, salatzeko edo hobetzeko zer egin duten ere. Euren esperientziak azaltzeko argazkiak eta bideo motzak erabiliko dituzte. Gaietan sakontzeko, hainbat elkarte eta herri erakunderen laguntza izan dute, eta hantxe egongo dira ere.

  • Eguna: 2018/02/23 Ordua:17:30-19:30 Tokia: Goiuri Jauregia.
  • Adina: adin guztiak. Lehentasuna 14-18 urteko gazteak.
  • Sarrera: gonbidapena behar da. Gonbidapenak lortzeko telefonoa: 945 16 13 68 (Gazteria Zerbitzua).

Gazte horiek hainbat gai landu dute: Hutsik dauden merkataritza-lekuak gazte-aisialdirako erabiltzea”, “Zoriontasuna Gasteizen”, “LGTBI kolektiboa ikustaraztea”, “ Matxismoa eta genero-indarkeria”, Pertsona gazteen emantzipazioa”, Animaliei erasorik ez!”, “Pobrezia Gasteizen”, “Lanbide-bokazioa”, “Bullynga nerabezaroan”, Boluntariotza”, “Ikusmen-desgaituak ikustaraztea” , “Seguritatea Gasteizen”, eta “Geletan hezitzeko beste erdu bat”. Geihago…

Inclusionarte proiektuak Haziak lehiaketaren bi proposamen batzen ditu: EUSKRIM Elkartea eta The Werckies talde artistikoa.

 

 

 

Inclusionarte proiektuak Haziak 2017ko lehiaketara aurkeztu ziren bi ideia ezberdinak biltzen ditu: alde batetik, Euskrim Elkarteak, Irune Gonzálezek, Ixone Ondarrek eta Borja Lobakok osatutako gazte elkarteak, gizartearen onurarako kriminologiari buruzko lanak egiten eta martxan jartzen ditu. Beste alde batetik, The Werckies talde artistikoak, Estibaliz Verak, Jon Gilek eta Patricia Garcíak gazte irudigileek eta artistek osatutako taldeak, muralismoaren inguruko proiektuak burutu ditu.

Arriskugarritasunaren araberako ibilbide bat aukeratu zuten (puntu beltza, EUSKRIM elkarteak segurtasunaren pertzepzioari buruzko egindako ikerketa pilotuaren arabera), Ariznabarra eta San Martin auzoak elkartzen dituen tunelera sartzeko eskailerak, hain zuzen ere. Martxoaren 3tik martxoaren 17ra arte (larunbatetan) Ariznabara Gizarte Etxean 20 gazteeekin lantegiak egingo dituzte ohialezko murala egiteko eta puntu beltz hori edertzeko eta horrela, leku horren pertzepzioa aldatuko dute.

Muralaren kokapena martxoaren 19ko astean egingo dute