VGaztea

Utzi zure sormen gazteari ateratzen argazki lehiaketa Instagram-en: #EraztunBerdea25

Gasteizko Eraztun Berdearen 25. urteurrena ospatzeko, Eraztun Berdearen gune naturalak, edo izadiaren babesarekin bateragarriak diren jardueretan gune horiez gozatzen ari den jendearen argazkiak ateratzea proposatzen du lehiaketak honek.

Aurkezteko epea: apirilaren 30a arte.

Gasteizek Euskaraldia ariketa sozialean izena eman du

Gasteizek EUSKARALDIA: 11 EGUN EUSKARAZ ariketa sozialean izena eman du gaur goizean, martxoaren 27an, Oihaneder Euskararen Etxean. Izen ematea eta eragile ezberdinen parte hartzea talde argazki baten bidez irudikatu da. Bertan egon da Gorka Urtaran alkatea eta talde politikoen ordezkariak.

Euskaraldia ekimenak euskaltzaleak aktibatu nahi ditu beren egunerokoan euskaraz bizitzeko urratsak eman ditzaten. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena gauzatu nahi da Euskal Herri osoan.

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrak ahobizi eta belarriprest bihurtu nahi ditugu. Parte hartzeko izen-ematea zabalduko da, eta identifikaziorako txapa baliatuko dute guztiek. Geihago…

Ordenagailu bidezko prestakuntzako ikastaroak (Udalaren enplegu saila on line)

Udalak 233 ikastaroko katalogoa eskaintzen du, leku mugarik gabe, eta askotariko espezialitatetan.

On-line edo e-learning ikastaroen katalogoa beti agertzen da udalaren prestakuntza-planetan, aukera ematen baitie aurrez aurreko ikastaroetan parte hartzerik ez dutenei beren curriculum profesionala hobetzeko behar duten kualifikazioa, espezializazioa edo birziklatzea lortzeko.

Horretaz gain, Enplegu Zerbitzuak gela berezia eskaintzen du CETICen, prestakuntza hori udalaren informatika ekipoetan egin nahi duten pertsonentzat.

Hemen aurki dezakezu e-learning prestakuntza-eskaintzari buruzko informazio guztia

2018ko Gasteizko Gazteria Jardunaldiak: Gazte enplegua

2018ko Gazteria Jardunaldiek gazteen enpleguaz hitz egiteko hainbat saio izango dute. Garrantzi handiko gaia, kontuan hartzen badugu gazteak direla langabezia eta behin-behinekotasuna gehien jasaten dutenak.

Zentzu horretan, Gazte Berme Sistemaren programak eta programa hauek kudeatzen dituzten eragileak ezagutzeko aukera izango dugu. Adibidez, PICE programa kudeatzen duten Merkataritza Ganberak, Gasteizko Udaleko Enplegu Saila, Sartu Araba eta Gurutze Gorria besteak beste.

Baita gazteria 4.0 Industria gaia jorratuko dugu. Gasteiz, Araba eta Euskadi funtsezko lurralde industrialak dira eta gazte enpleguaren zati handi baten etorkisuna nahitaez industria digitaletik pasako da. Honi buruz hitz egiteko, besteak beste SEA Arabako Enpresariak, Innobasque, BIC Araba edo Arabako Parke Teknologikoko ordezkariak izango ditugu.

Emakume gazteen artean bokazio zientifikoak aurkitzen laguntzeko beste saio bat egongo da Agora TeknoCamp-en eskutik. Kasu honetan, aipatu behar dugu STEAM mugimendua. Mugimendu honek bokazio zientifikoak sustatu nahi ditu hazkundea  sormenan eta berrikuntzan oinarritzeko.

Informazio gehiago www.gasteizgazteaeraikitzen.com -en

Irekita dago Gazteentzako IV. nanoipuinen lehiaketara lanak aurkezteko epea.

Nanoipuinek “esnatu” aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: esnatzen, esnatzean, esnatuko…

Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.

Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.

Parte hartzaileak: Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

Kategoriak

A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.

LABORAL kutxa saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

Lanak formulario honen bitartez aurkeztu beharko dira. Formularioa epea irekita dagoen bitartean egongo da indarrean orrialde honetan bertan: 2018ko martxoaren 15etik apirilaren 23ra arte (Liburuaren Eguna), biak barne.

Info gehiago.

Enplegurako prestakuntza – Astearte teknologikoak

Jardunaldi teknologikoak

Vitoria-Gasteizko Udalak dibulgazio jardunaldi hauek antolatu ditu langabezian dauden pertsona eta IKTen arloko profesionalentzat. Helburua da lanerako aukera berriak aurkitzea hainbat arlotan, hau da, diseinua, web garapena, programazioa, marketinga eta teknologia berrien arloetan.

Info gehaigo web orri honetan.

Lekua: CETIC (Castro Urdiales kalea, 10).

Hurrengo jardunaldiak

Martxoak 27 asteartea

18:00 Astearte teknologikoak: Ziberseguritatea 4.0. industrian

Apirilak 10 asteartea

18:00 Astearte teknologikoak: Big-data 4.0 Industrian

Apirilak 17 asteartea

18:00 Astearte teknologikoak: Errealitate Areagotua-teknologiak industriari aplikatzeko

Apirilak 24 asteartea

18:00 Astearte teknologikoak: Dron-munduari hurbilketa

EuskarAbentura piztu da!

130 gaztetik gora eman dute izena EuskarAbentura espedizioan. Parte hartzeko epea martxoaren 18an itxi zen eta espedizionario taldea borobiltzeko Iparralde eta diasporako gazteek  bigarren aukera bat izango dute izena emateko: apirilaren 8ra arte. Apirilaren 16an  espedizioa osatuko dutenen izen-abizenak argitaratuko dira.

Bien bitartean abentura osatzen doa eta Asisko Urmeneta, Kike Amonarriz, Miren Amuriza, Odei Barroso, Jon Maya, Ximun Fusch eta Ander Lipusek, besteak beste, euren partaidetza ziurtatu dute. Babesle eta laguntzaileen zerrenda ere gero eta zabalagoa da.

Euskal Herriko txoko desberdinetako 130 gaztetik gora eman dute izena EuskarAbenturan. Askotariko lanak  bidali dituzte: rapak,  idatzi  historikoak,   bertsoak,  bideoak,   kantak,  marrazkiak…   baita  disciplina ezberdinak   uztartzen   dituztenak   ere.   Datozen   egunotan   EuskarAbentura   elkarteko   kideek   proiektu guztiak   ebaluatu   eta   parte-hartzaileen   hautaketa   egingo   dute,   Eusko   Ikaskuntza   bidaide.

Apirilaren 16an   argitaratuko dira  espedizioa osatuko dutenen izen-abizenak.  Iparraldeko eta diasporako gazteen   errealitatea   kontuan   hartuta   malguagoa   jokatuko   da.   Izan   ere, aipatu eremuetako egoera soziolinguistikoa eta ikasturteko egutegiak oso bestelakoak dira. Beraz  adin tartea zabaldu da, 2000-2003 urteen  artean jaiotakoak onartuko dira, eta apirilaren 8ra arteko epea izango dute  motibazio gutuna eta lana bidaltzeko.

Prentsa ohar osoa

2018ko Udalaren Opor Programa

Gune honetan Gasteizko Udalak udarako prestatu dituen opor jarduerak aurkezten dizkizuegu. Jarduera hauek tresna bikaina dira gure ume eta gazteak pertsonalki eta sozialki aberastu eta garatu daitezen, eta baliabide ezin hobea hiri honetan bizi garen pertsonen bizitza kalitatea handitzeko.

2018ko Udalaren Opor Programaren liburuxka (pdfa)

Aurtengo edizioan, 11 programa eskaintzen dizkizugu 68 jarduera ezberdinekin, guztira 2.409 toki 4 eta 20 urte bitarteko lagunentzat. Udaleko sailen artean koordinatutako eskaintza da, askotariko programak biltzen dituena, bai gaien aldetik bai pertsonen adinaren aldetik ere.

2018ko egutegia

Eskaera: apirilaren 3tik 18ra

Zozketa: maiatzaren 7an

Formalizazioa: maiatzaren 7tik (zozketa emaitzak argitaratu ondoren) maiatzaren 15era.

Leku libreak argitaratzeko eguna: maiatzaren 18a

Leku libreen formalizazioa: fase hau maiatzaren 23an hasiko da eta ekainaren 3tik aurrera amaituko da.

‘Nortasunak’ 2018ko Tetrapack-en edizioaren inaugurazioa, Amarica aretoan

    Eguna: 2018/03/22, hasiera ordua: 20:00

Tetrapack, Gazte Klik-Klak argazki eta bideo digitalaren lehiaketaren emaitza da.

Sormena artistikoren sustapena izan nahi du eta, alde berean, sortzaile berriei aukera eman nahi die erakusketa guneak erabiltzeko bere lanak ikusgai izateko.

Ostegun honetan, martxoak 22, “Amárica” aretoan topagunea izango dugu artistekin: Mikel Arranz, Irene Santiago, Mikel Romero eta Adriana Fariñas & Ibai Cobo.

Erakusketa martxoaren 23tik maiatzaren 3ra arte izango da.