VGaztea

SARE SOZIALAK ETA MODA

esports-baskonia-academy-europa

Datorren maiatzaren 3an, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Gazteria Azoka egongo da Gasteiz Gaztea Eraikitzen jardunaldien barruan.

Egingo den lantegietako bat Sare Sozialak eta moda da. Sare sozialak oso ohikoak dira guztion eguneroko bizitzan, eta bertan bilatzen dugu janzteko inspirazioa edo aholkularitza, azken tendentziak edo modako ekitaldiak. Horregatik bitan banatuko den lantegi hau egitea erabaki dugu:

  1. Tailerraren lehen zatia zure irudia sortzean datza, gehien gustatzen zaizkizun tendentziak aukeratuz
  2. Bigarren zatian, aurreko dinamikan sortutako jantzi ezberdinak erabiliko ditugu argazkiak ateratzeko eta editatzeko, gure sare sozialetako edukiak gure izaerara egokituak.

Tailerra bukatzeko, sare sozialen alde txarrari buruzko eztabaida eta hausnarketa egingo dugu eta hauek modu egokian nola erabili landuko dugu, dauden arriskuak ezagutzeko eta eguneroko bizitzan kalterik egin ez gaitzaten.

Beraz, sare sozialak gustoko badituzu eta modaren jarratzailea bazara, ez galdu aukera eta parte hartu!

Informazio gehiago eta izen emateak hemen

2018ko Andre Maria Zuriaren Jaiak iragartzeko Kartel Lehiaketa abian da

2018ko Andre María Zuriaren Jaiak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak. Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketatan saritu gabeak izan behar dute. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Kartelak 2018ko maiatzaren 2tik 18ra bitartean aurkeztu behar dira Landatxo Gizarte Etxean (Santa Maria kalea, 4), ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera: 08:30-21:00; larunbatean: 8:30-14:00; igande eta jaiegunetan: itxita.

Kartel irabazlearen aukeraketa bi fasetan egingo da. Lehenengo fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak aukeratutako hiru adituk osatutako hautaketa-epaimahai batek lau kartel finalista hautatuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik. Bigarren fasean, epaimahaia honako hau izango da: Kultura Zerbitzuko Kultura Ekintzaren Ataleko arduraduna, Informazioaren eta Komunikazioaren Kabineteko diseinuko teknikaria, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskola, Arte eta Lanbide Eskola eta IES Ekialdea BHI Arte Batxilergoa. Epaimahai horrek aukeratuko du kartel irabazlea proposatutako finalisten artean. Ikastetxeek haien botoa emango dute prozesu parte-hartzaile baten bidez. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da kartel irabazlea.

Lehiaketa irabazten duen kartelak 1.500 euroko saria jasoko du eta kartel finalista bakoitzak 250 euro. Udalaren web orrian eta prentsa-ohar baten bidez emango da aditzera zein kartel egokitu den irabazle eta zein izan diren finalistak.

kartel lehiaketaren oinarriak

Albistegi gaztea 46. Zenbakiaren edukiak ezagutu.

Maiatzaren 3an eta 4an, gazteria politikei buruzko jardunaldiak Europa Jauregian. Ezagutu egitaraua eta hurbil zaitez saio batzuetara.

Instagram: stories, eSports Baskonia Akademy, Zurrumurruak, Gezurrak eta Sare Sozialak, Sortzaile gazteak, Sare sozialak eta moda, Prestakuntza duala.

azoka zozketa

Sarreren, kirol kamiseten eta eragileek emandako oparien zozketan parte hartzeko, hurbildu, parte hartu eta zorte on.

Gazteentzako aholkularitza juridikoaren ohiko galderak.

Tetrapack 2018 “Nortasunak“, Amarica aretoan, maiatzaren 3ra arte.

Maiatzean ere aisialdia, kultura eta kirola Gauekoak-en eskutik:

Hurrengo maiatzaren 7an, ideia gazteen Haziak lehiaketaren seigarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da.

Zineleku: Izen emateak zabalik. Ikus-entzunezkoen formakuntza, ekoizpena eta emanaldiak ardatz dituen programa.

Jarraitu sareetan

Facebook infogazte

Twitter VG gaztea

Murgil zaitez informazioan (OMIJ)

eta uda honetan, zer?

Interrail: Europan zehar bidaiatzeko beste modu bat. Izena eman eta zatoz maiatzaren 9an 19:00etan GAUBra! (gazteen bulegoa, Plaza Berrian)

OMIJeko iragarki taula.

Pentsatzen ari zara lehiaketa batetan parte hartzen? Zure sormena garatu nahi duzu eta ez duzu tokirik aurkitzen?

Gasteiz gaztea laguntzaileen txokoa

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Arabako Merkataritza Ganbarak martxan jartzen du maiatzaren 7tik 18ra programa berri bat: “Itinerarios de emprendimiento Juvenil en Euskadi

Bide teresiarratik zehar mugitu. 2018ko udako esperientzia.

2018ko ekintzaileentzako bekak. Zabalik dago izena emateko epea.

Lantegi berriak zure enplegurako bilaketa hobetzeko.

Ekiteko lantegi praktikoak. Zabalik dago apirileko eta maiatzeko lantegietan izena emateko epea.

Aldizkari digitalaren harpidetzak

eSports Baskonia Academy Maiatzaren 3an Europa Jauregian. Parte hartu!

esports-baskonia-academy-europa

Maiatzaren 3an Europa Jauregian Baskonia Academy lantegia egingo da. Ekitaldia arratzaldeko 17:30tan hasiko. Egitaraua honako hau da:

  • 18:45etik 19:30era: Gure Baskonia taldearen jokalari batek Clash Royale jokoaren MasterClass bat irakatsiko digu. Ekitaldi honetan denok parte hartu ahalko dugu. Amaieran, gure jokalari profesionala gainditzeko banakako partidak jokatuko ditugu.
  • 19:30etik 20:00etara: Gure jokalariekiko argazki saioa.
  • 19:30etik 20:15era: “Jairo Martos” akademiako koordinatzaileak eta “Rydle” irakasleak eSports-ei buruzko hitzaldi bat eta jarduera hau ondo garatzeko aholku osasungarriak eskainiko dizkigute.

Parte hartu nahi baduzu, apunta zaitez hemen.

Stories Instagramen lantegia

Gazteria Azokan emango den lantegietako bat sare sozialetan istorioak kontatzeko erabiltzen ditugun era berriei buruz izango da. Zehazki, Instagram stories tresna landuko da.

2016ko abuztuan Instagram sarean erreminta hau agertu zenetik, gure bizipenak kontatzeko aukera dugu era arin eta dinamiko batean. Istorioak zuzenean kontatu ditzakegu argazki, bideo edota emojien bitartez. Tresna horiek sarearen erabiltzaile askoren kreatibitatea eta asmamena sustatu du.

Instagramer bazara eta zure bizipenak lagun eta ezagunekin konpartitzea gustoko baduzu, Europa Biltzar jauregian, Gasteiz Gaztea Eraikitzen jardunaldien barruan izango den Azokan parte hartzera animatzen zaitugu, maiatzaren 3an, osteguna, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Stories Instagramen lantegian.

 

Informazio gehiago hemen

Martín Fiz XVI. maratoia. Izan boluntarioa!

Vitoria-Gasteizko erdiguneko kaleak running-ez beteko dira Martín Fiz maratoiaren hamaseigarren edizioan. Milaka atleta eta patinatzaile elkartuko dira Arabako hiriburuko kaleetan, ekitaldi paregabeaz, herri kirolaren jai bikainaz gozatzeko. Ekitaldi hau estatu osoan erreferentziazko lasterketa da eta lurralde guztietako parte hartzaileak bertaratuko dira.

Izan zaitez boluntarioa eta lortu maratoiaren elastiko esklusiboa! Izena eman webgune honetan: maratonmartinfiz.com

Informazio gehiago

Zurrumurruen kontrako lantegia, gezurrez betetako sare sozialen garaian

Sare sozialak gure bizitzan sakon sartu dira eta horiei esker albisteak, berriak eta gertaerak zuzenean ezagutzen ditugu hedabideen filtroetatik pasa gabe. Abantailak nabariak dira informazioan interesatuta daudenentzat; baina, arriskuak ere badaude albiste-manipulazioari dagokionez.

Sare sozialetako gezurrak tresna arriskutsu bihurtu dira; izan ere, askotan talde interesdunek gezur horiek sortzen dituzte iritzi kolektiboak manipulatzeko eta mitoak sortzeko. Eta mito faltsuak gehienetan.  Guztiok noizbait atzerritarrei buruzko zurrumurruak edo gezurrak jaso ditugu adibidez, eta gezurrok kultura ezberdinen arteko elkarbizitzan ondorio negatiboak izan ditzakete.

Zurrumurruak, gezurrak eta gizarte sareak izeneko lantegia maiatzaren 3an egingo da 17:30etik aurrera Europa biltzar jauregian. Horren helburua zurrumurru horiek identifikatu eta aurre egiteko erremintak ezagutu eta erabiltzea da.

Informa zaitez hemen

Anima zaitez eta parte hartu!

Abetxukoko jaiak 2. Freestyle txapelketa. 2018ko maiatzaren 1ean, 19:30etan

Jaietako eszenatoki nagusian

Freestyle Txapelketak sormena bultzatu, magia sortu eta RAP musikarekiko zaletasuna partekatzen du.

Oilar borroka klasikotik urrun, tokiko proposamen alternatibo honek gaitasun paregabeak bultzatzen dituen ikuskizuna planteatzen du, edozein partehartzailek aurkariari aurka egitekotan kanporatua izango da.

Kloy MC txapelketa gidatuko duen hizlaria izango da, gaiak ausaz eskuratuko ditu eta partehartzaileek bat-batekoaren bitartez gauzatuko dute beraien gaitasuna. DJ Nead eta publikoak hurrengo txandara nor pasako den erabakiko dute.

Alprojarena egiteko prest bazaude ez dudatu, izena eman eta animatu zaitez lagunartean gurekin ondo pasatzera.

Izena emateko (whatsapp) 639 444 553 – 649 690 193

2018ko ‘Auzolandegiak’ programa. Izena emateko epea apirilaren 19tik 25era

Hona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Informazio gehiago

Enpleguko eta Gizarte Poliketako sailburuaren deialdi honen oinarrien xedea EAEko administrazioaren 2018ko auzolandegien programan izena emateko modua arautzea da.