VGaztea

Legebiltzarraren aurrean EGK-k egindako aurkezpena eta gazteen egoerari buruzko hausnarketa.

Gazteok dugun egoera ez da nahi eta behar duguna eta Legebiltzarrean aldaketak eskatu ditugu

Artikulu osoa EGKren web orrian

Gaur goizean Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean gazteon egungo egoera mahai gainean jartzeko. Izan ere, datuek argi uzten duten bezala, gazteon egoera ez da ez egokiena eta ez nahi eta behar duguna. Argi utzi nahi izan dugu hainbat gauza daudela aldatzeko bai alor sozioekonomikoan (enplegu eta etxebizitza, esaterako) eta baita berdintasun arloan ere. Azken honetan, Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa hainbatetan aktibatu behar izan dugula salatu dugu; zehazki 2017an 68 aldiz eta 2016ko ekainetik sei egunean behin. Zoritxarrez, kasu batzuetan erasoa emakume bat baino gehiagok jasan duela salatzeko aktibatu behar izan dugu. Era berean, aipatutako protokoloaren eskariak gogorarazi nahi izan ditugu, batik bat 1/2004 Legeak behar dituen azaltzeko, esaterako, emakume izateagatik jasandako eraso oro ulertu beharko litzateke Indarkeria Matxista bezala.

Legebiltzarkideen aurrean egindako agerraldian emantzipatzeko ditugun arazoak azpimarratu ditugu. Pertsona gazte batek etxebizitza gastuetara %30a bideratzea aholkatzen da, baina egoera oso bestelakoa da.

Jabetzan izateko, batez beste 18 eta 34 urte bitarteko gazte batek diru-sarreren %54,9 bideratu behar du. Aholkatutako %30a izateko diru-sarrerek %83 igo beharko lukete (emakumeen kasuan ia %100a)

Zifra hori alokairuan are altuagoa da, %66,9 (880€) bideratu beharko genuke. Izan beharreko diru-sarrerak ere altuagoak izan beharko lukete, batez beste %122,8 eta %143,3 emakume gazteen kasuan.

Aholkatutako kopurua betetzea ahalbidetzen duen bakarra alokairu babestua da.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude