VGaztea

Legebiltzarraren aurrean EGK-k egindako aurkezpena eta gazteen egoerari buruzko hausnarketa.

Gazteok dugun egoera ez da nahi eta behar duguna eta Legebiltzarrean aldaketak eskatu ditugu

Artikulu osoa EGKren web orrian

Gaur goizean Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean gazteon egungo egoera mahai gainean jartzeko. Izan ere, datuek argi uzten duten bezala, gazteon egoera ez da ez egokiena eta ez nahi eta behar duguna. Argi utzi nahi izan dugu hainbat gauza daudela aldatzeko bai alor sozioekonomikoan (enplegu eta etxebizitza, esaterako) eta baita berdintasun arloan ere. Azken honetan, Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloa hainbatetan aktibatu behar izan dugula salatu dugu; zehazki 2017an 68 aldiz eta 2016ko ekainetik sei egunean behin. Zoritxarrez, kasu batzuetan erasoa emakume bat baino gehiagok jasan duela salatzeko aktibatu behar izan dugu. Era berean, aipatutako protokoloaren eskariak gogorarazi nahi izan ditugu, batik bat 1/2004 Legeak behar dituen azaltzeko, esaterako, emakume izateagatik jasandako eraso oro ulertu beharko litzateke Indarkeria Matxista bezala. Geihago…

Albistegi gaztea 47. Zb. Hona hemen buletinaren edukiak.

HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa, uztailaren 16tik 19ra Gasteizen.

Gazte Sortzaileak beka deialdia martxan jarri da, 2018. urterako. Gazteen proiektuak euskarazko sormen kulturala bultzatzen.

Maiatzaren 3an eta 4an, Gasteizen gazteria politikei buruzko jardunaldiak burutu ziren.

Gazteentzako aholkularitza juridikoaren ohiko galderak.

Zineleku: Izen emateak zabalik. Ikus-entzunezkoen formakuntza, ekoizpena eta emanaldiak ardatz dituen programa.

Gauekoak programak ekainerako prestatu duen egitaraua. Denetarik denontzat.

Jarraitu sareetan

Twitter VG gaztea

Facebook infogazte              

Murgil zaitez informazioan (Omij)

Uda honetarako planik ez? Eta uda honetan, zer?

Zatoz Bidaiatekara zure bidaia prestatzera.

EHUko Letren Fakultateko ikaslea zara eta hautazko kredituak lortu nahi al dituzu?

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Euskadiko Gazteriaren kontseiluak egindako dokumentala. Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka.

Sormena bizitzeko laborategi gaztea “Gazte sortegiak” eskola forma hartuko du 18-19 ikasturtean.

Agora TeknoCamp-en bigarren edizioa, Arabako, LHko 5. Eta 6 Eta DBHko 1. eta 2. kurtsoetarako haurrentzat.

Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroak heltzen dira.

Gasteizko gazte sortzaileen inguruko “Orainaldian: laissez faire” dokumentala aurkeztuko dute. Maiatzaren 30ean Florida zinemetan.

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Araski saski baloiaren taldeko VII. Udako kanpusa. Bi aste saski baloia entrenatzeko goizez eta arratsaldez.

Ingurugiroari buruzko ekintzak Boulevard Merkataritza zentroan birziklaketaren eta inguruaren hilabetea ospatzen.

APDEMAko opor programan lan egin nahi al duzu?

Kale heziketa programari buruzko jardunaldia: Bide baten historia eta etorkizunari begirada bat.

Kaldearte, Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia, ekainaren bigarren asteburuan egiten da.

Piztu zure auzoa programa, auzoko umeak, gazteak eta adinekoak auzoa partekatzen, belaunaldien arteko elkarlanaren esperientzia.

Aldizkari digitalaren harpidetzak

2019ko aurrekontuaren inguruko eztabaida Gazteria Elkargunean, maiatzaren 31an, 18:30an.

Simone de Beauvoir elkarte etxean, San Ignazio kalean, 8, ostegunean maiatzatren 31an, arratsaldeko 18:30an.

Deialdia

Gasteizko Udalerriko Gizarte Kontseiluak udalerriko Elkargune, Auzogune eta Udabaltzak bateratzen dituen eztabaida-gunea da, munta handiko gaiak nahiz izaera estrategikoa duten edo gizarte-garapenean eragina duten proiektuak eztabaidatu, proposamenak egin eta informazioa emateko.

Urtero, Gizarte Kontseiluak aurrekontu-proiektuaren gaineko nahitaezko txostena egiten du Elkargune eta Auzoguneen ekarpenak kontuan hartuta.

Aurten, prozesu demokratikoagoak garatzeko helburuarekin, herritarrek 2019ko aurrekonturako dituzten lehentasunak azaltzeko aukera izango dute Elkargune eta Auzoguneetan, aurrekontu-proiektua aurkeztu baino lehen. Honela, gobernu taldeak herritarren proposamenak aurrekontu-proposamenean jasotzeko aukera izango du.

Parte hartu nahi duten guztiek, izena eman dezakete formulario honen bitartez, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan edo 945161100 telefonora deituz.

Info gehiago