VGaztea

Gazteria – Iragarki taula, hainbat aukera bai eskaintzeko, bai eskatzeko.

Zerbaiten bila bazabiltza edota zeozer eskaini nahi baduzu: pisu bat alokatzeko, alemaneko irakasle bat, zure zaletasunetarako adiskederen bat…eta askoz gehiago, hementxe aurki dezakezu zure taula.

Ikusi azken eskaintzak.

Kategoriak

MO-…rako hemen nauzue: iniziatiba handiko gaztea bazara eta zure trebetasunak diru pixka bat lortzeko erabili nahi badituzu, hauxe da zure txokoa: etxe-animaliak zaindu, haur festak dinamizatu, ezteietarako txistularia…

AL-Ostatua (eskaintzen dut): inkilino baten bila bazabiltza, edo logela bat alokatu nahi baduzu, edo etxebizitza partekatu nahian bazabiltza / (bilatzen dut): etxebizitza edo logela bat alokatu behar baduzu

CN-Ume-zaintza: (eskaintzen dut) zuen burua umeak zaintzeko eskaini nahi duzuen gazteentzat / (bilatzen dut) oporraldietan, egunean ordu pare bat… edo urte osoan zehar, zuen haurrak zaintzeko norbait bilatzen duzuen familientzat

CO-Etxebizitza partekatu: beste gazteekin bizi nahi dutenen arteko topalekua

CP-Eskola partikularrak (eskaintzen dut): zuen burua umeak zaintzeko eskaini nahi duzuen gazteentzat / (bilatzen dut): irakasle bat behar duzu?

HO- Zaletasunak, kirola, bidaiak, musika, boluntariotza…: kotxe berean bidaiatu, saskibaloi talde baterako neskak bilatu, bateria-jotzaile bat aurkitu zure rock talderako

RG-Oparitu: behar ez duzun gauzaren bat norbaiti ondo datorkiola uste baduzu

Trukearen Taula

TI-Hizkuntzak: zuk zure hizkuntza irakasten didazu eta nik zuri nirea, edo talde bat antolatzen dugu hizkuntza batean aritzeko: ingelesa, alemana, frantsesa, arabiera, gaztelera… esperanto

TP-Profesionalen txokoa: lan trukea, zerbitzuak … Adibidez: “errentaren aitorpena egingo nioke txakurra ateratzen didanari”

TO-Gauzen trukea: erabiltzen ez dituzun gauzak behar dituzunekin trukatu

TR-Lana: gazte langile bila dabiltzaten enpresek, elkarteak… jarritako iragarkiak

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude