VGaztea

Udalak herritarren partaidetza eskatuko du Erdi Aroko hiriguneko gaueko aisialdi arduratsurako Ekintza Plana lantzeko

Edonork eman ahalko du iritzia, zuzenean edo online, bereziki hiriko alderdi horretan bizi eta ibiltzen direnek, edo bertan lan egiten dutenek.

Udalak herritarren partaidetza eskatuko du Erdi Aroko Hiriguneko gaueko aisialdi arduratsurako Ekintza Plana lantzeko. Atzo abiarazi zen prozesua, proiektua Aldabeko auzogunean aurkeztuz. gaueko aisialdiak sortzen duen zarata ez ezik zikinkeria eta segurtasun arazoak ere aztertzea da helburua, bereziki Erdi Aroko hirigunean bizi direnei eta lan egiten dutenei eragiten baitie“. “Helburu hori lortzeko, enbarazu egin gabe dibertitu behar dugu, eta hori erronka handia izango da. Planak hori lortzen laguntzeko ekintza multzo bat proposatuko du”.

Informazio gehiago lortzeko, saioetan izena emateko edo online parte hartzeko, www.mesedezzz-vitoriagasteiz.org web-orrira jo daiteke. Geihago…

2018ko mazokalari izan nahi duzu? Ilustrapados taldeak antolatua, Hasi da izena emateko epea.

Hirugarren edizioa da aurtengoa. ILUSTRAPADOS EN ARABA elkarteak antolatzen du, eta, 2015ean, 2.876 pertsona bildu zituen, 2016an 4.729, eta 2017an 8.000 inguru. Ur-biltegi zaharrean izango da berriz ere, Gasteizko hirigune historikoaren tontorrean (www.montehermoso.net, Frai Zacarias Martinez kalea 2, 01001).

Egun eta ordu hauetan egongo da zabalik azoka: abenduaren 14an, ostirala, 17:00etatik 21:00etara; abenduaren 15ean, larunbata, 11:00etatik 21:00etara; eta abenduaren 16an, igandea, 11:00etatik 19:00etara.

Asteburuan eta MAZOKA jaialdi grafikoak berak iraun bitartean, hainbat eratako jarduera paraleloak izango dira marrazkigintzarekin eta ilustrazioarekin lotuta: musika-emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, erakustaldiak, etab.

NOREN BILA GABILTZA?

MARRAZKILARIAK, profesionalak izan ala ez, bertakoak, Estatukoak eta nazioartekoak, arlo hauetan lan egiten dutenak: ilustrazioa, komikia, diseinua, artisautza, animazioa, etab.

Info gehiago. Geihago…

Jabetze Feministarako Eskolaren inaugurazioa – Antzerkia.

Eguna: 2018/10/04, hasiera ordua: 18:30, amaiera ordua: 20:30. Tokia: Aldabeko gizarte etxean.

Versión teatral de la novela de la tuitera feminista @Barbijaputa. Con Cristina Maciá y Emma López. Compañía de Teatro Algo Contigo

Barbiren istorioa neska konplexu baten istorioa da: gauza gehiegik beldurtzen duten neska baten istorioa. Seguru asko, besteek baino gauza gehiagori die beldurra. Eta, hala, bere beldurrekin ahal bezala borrokatuz eta benetan dena baino ausartagoa delako itxurak eginez, bere ametsa betetzea lortzen du azkenean. Hegazkin-zerbitzaria da, Munduko Gizonik Zoragarriena (MGZ) ezagutu du, herrialde exotikoak bisitatzen ditu, bizitza osoan baino diru gehiago irabazten du… Baina zerbait ez dago ondo. Zer ari ote da huts egiten?

Umorez, samurtasunez eta gizartearen errealitatearen dosi eder batekin, Algo Contigo konpainiako aktoreek lagunduta, gaur egungo gizarteko rol femeninoari buruzko hausnarketa eskaintzen digu sareko tuitlari famatuenak, bere txio feministengatik eta kritika garratzengatik aski ezaguna denak. Emakume modernoari eta haren beldur, arazo eta barru-barruko desioei egindako kantua da.

Erdi Aroko azoka, beste garaietara bidaiatzeko aukera.

Gasteizen izaten den eskaintza kultural jendetsuenetariko bat da Erdi Aroko azoka. Erdi Aroko hiriguneko kaleak eta plazak eraldatzen dira, Arabako hiriburua iparraren eta hegoaren arteko bidegurutzea izan zen garaira itzultzen da iraileko laugarren asteburuan zehar.

Eskulangileen berrehun bat saltokik eta erakustokik osatzen dute azoka, gainera lanbideen erakustaldia egiten dute bertan. Errementari, zurgin, urregile, beiragile, okin zein upelgileek garai bateko azoka irudikatzen dute, non antzina bezala, kultura kristaua, arabiarra eta judua bizikide izaten baitira. Azoka girotzen dute fartsa, antzezpen, antzezlan, malabare, txotxongilo, zuzeneko musika eta su zein falkoneria ikuskizunek.

Info gehiago eta egitarau osoa.

EGIBIDEk eta ARASKIk, biak Gasteiz Gaztea laguntaileak, indarrak batzen dituzte hitzarmena batekin. Hezkuntza eta virola elkarlanean.

Baloreetan oinarritutako formakuntza, kirola eta ohitura osasuntsuen sustapena eta batez ere, hainbeste kezkatzen gaituen eta hainbeste lantzen dugun gaia, emakume eta gizonen arteko berdintasuna. Araskik eta Egibidek filosofia bera partekatzen dute eta denboraldi honetatik aurrera euren indarrak elkartu dituzte, bi urte iraungo duen elkarlan hitzarmena sinatu ostean.

Egibide-Nieves Canoko campusa Araskiko jokalariez beteko da. Guztira 11 talde entrenatuko dute gure polikiroldegian, arratsaldero, astelehenetik ostiralera. Hemendik aurrera 4 talde “Egibide-Araski” deituko dira eta lurraldeko talde seniorra eta junior, kadete eta haurren talde bana “EGIBIDE” izena kamiseten erdialdean eramango dute idatzita.

Emakumezko saskibaloia praktikatu nahi duten EGIBIDEko ikasleentzat lekua utziko du Araskik bere taldeetan. Egibidek saskibaloiaren sustapenean lagunduko du, helburu honekin ARASKIk antolatzen dituen ekintzak zabalduz eta hauetan parte-hartzea bultzatuz (campus, promozio jardunaldiak, txapelketak…), asteburu batean 3×3 lehiaketa bat egiteko aukera barne.

Kale ikuskizuna: “Empieza el espectáculo. Georges Méliès y el cine de 1900”

Empieza el espectáculo. Georges Méliès y el cine de 1900 Sergi Martinezen komisariotzapean erakusketak bidaia proposatzen dio bisitariari. Zinema ikuskizun herrikoia bihurtu zen urteetara bidaiatu ahal izango du, 1900eko feria batera hain zuzen, bere kaseta eta festa giroarekin. Erakusketan dauden espazioek eta baliabide ezberdinek (argazkiek, kartelek, Mélièsen filmak eta ikus-entzunezkoek besteak beste) garai horretan mundua eta aisialdia nolakoak ziren erakutsiko digute. Informazio gehiago.

Obra Social La Caixa eta Gasteizko Udalak antolatu dute erakusketa.

Datak eta lekua: 2018ko urriaren 9tik azaroaren 13ra Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.

Udaleko Hezkuntza Jarduerak – 2018-2019 Ikasturtea