VGaztea

Albistegi gaztea 52. Zb. Ezagutu edukien zerrena eta sakondu nahi duzun berria.

Gazteak eta aldaketa klimatikoa. Zer egin ahal dugu gazteok oso txarto agertzen zaigun etorkizunaren aurka?

“Zure esku ere badago” serieko komiki digital berriak.

Beldur Barik Jarrera 2018ko tokiko lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu da. Aurkezteko epea: azaroaren 9ra arte.

Gazte Talent 2018. Aurkezteko epea urriaren 8tik azaroaren 19ra.

Gauekoak azaroan gauzatuko duen programazioa ikusi ahal duzu.

Akustika: emakume taldeen euskarazko musika akustikoaren kontzertuak. Gauekoak eta Luis Aramburu musika eskolaren arteko elkarlana.

Eskuz: Zer irudituko litzaizuke zure letra propioak idaztea, marraztea eta imprimatzea pantailen mundu sakona alde batera utziz?

Sareetan jarraitu.

Twitter VG gaztea

Facebook infogazte

Gure bulego gaztearen informazioa: OMIJ

Hizkuntza Kluba: Oraindik izena eman ahal duzu!

Lana, bekak… Adi egon! Hementxe aurkituko dituzu azken berriak eta deialdiak, kontuan hartu beharrekoak.

Lehiaketa batean parte hartzeko prest? Zure sormena garatu nahi duzu eta ez duzu tokirik aurkitzen?

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa

Zientzia astea 2018. Zientzia asteak ireki du bere ekintzetan izena emateko epea.

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Azaroaren 5ean hasiko da Labayru Fundazioak bigarren urtez antolatutako Botaba lehiaketa.

Eta gainera…

Kirol Bidean kanpainako jardueretan izena-emateko epea azaroaren batean hasten da. Kultur ikastaroak gizarte etxeetan

Idazleekin solasean. Miren Gorrotxategi.

Hitzaldia: ‘Errementari filmaren sortze prozesua’, Paul Urkijorekin, Salburuko gizarte etxean.

‘Mantras of the Rainy Night’ kontzertua, Dr Saxen eskutik Aldabeko gizarte etxeko liburutegian. Dr. Sax eta bere folk intimistena eta sutsuenena.

Neska gazteentzako autodefentsa feminista bi lantegi berriak. Eman izena!

Aldizkari digitalaren harpidetzak

Nola ikusten duzu gazteon egungo irudia? Egk-k antolatzen duen ekintza.

Krisi ekonomikoak eztanda egin zuenean gazteon egoera errotik aldatu zen. Baita irudia ere. Orduan hasi ziren nini bezalako kontzeptuak hedabideetan eta, ondorioz, gizartean ere. Hainbat estereotipo saldu dira eta askotan baikorrak diruditen mezuetan alderdi ezkorra ere badago. Horixe ondorioztatu genuen 2009an egindako Berbakeita ekitaldian. Ordutik ia 10 urte igaro dira eta gazteok dugun iritzia berriro ere aztertu nahi dugu. Eta zuk, nola ikusten duzu gazteon egungo irudia?

Gero eta indibidualistagoak garela esaten da askotan, mugikorra beti dugula eskuan eta mundu digitalean soilik interaktuatzen dugula, baina mobilizazio izugarriak eman dira azken boladan: martxoak 8ko greba, La Manadako auzia, etab. Belaunaldi prestatuena eta etorkizuneko esperantza omen gara, baina erabaki guneetatik kanpo gaude eta maizago eskaintzen zaizkigu beka eta praktikak ondo ordaindutako eta behin-behineko lanpostuak baino.

Hori dela-eta, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteon egungo irudia nola ikusten dugun aztertzeko jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalarekin laguntzarekin. Hemen dituzu jardunaldiko datu garrantzitsuak:

  • Zer: egun gazteok guri buruz dugun ikuspegia elkarbanatu eta bestelako eragileetatik proiektatzen den irudia aztertu.
  • Non: EGK-ko Donostiako bulegoan (Andia kalea, 11 nagusia).
  • Noiz: azaroaren 14an, 17:30ean.

Geihago…

“Kirol bidean” kanpaina 2018-2019ko negua.

12 eta 30 urte bitartekoa bazara aukera paregabea daukazu hainbat kirol praktikatzeko.

Udazken-negu honetan ez geratu etxean!!

Udazken eta neguko larunbat eta igandetan (azarotik apirilera) 8 proposamen dauzkazu. Adingabeentzako baimena (pdf), behar duzu, adingabekoa bazara

Aukera ezazu jarduera eta har ezazu kirolerako bidea!!

Snowboard (lekuz aldatua).

Pirinioetako zeharkaldia16 urte baino gehiago edukitzea.

Eski nordikoa Kiroletarako jantzi beroak eraman.

Mendiko teknikak (jarduera berritua). 16 urte baino gehiago edukitzea.

Espeleologia Murua herritik irtengo da Mairuelegorreta kobazuloa ezagutzeko.

Urpeko erronka (jarduera bikoitza). Urpeko hockeya + urpeko bataioa.

Ur erronka: Kayak polo-a + Paddle Surf-a.

Kirolak nahasian izotz gainean Irristaketa + hockeya.

Liburuxka osoa

Info gehiago

Enpleogune, arriaren 30ean, Europa Jauregian.

Lanbide orientabiderako lantegiek irekiko dute jardunaldia, hautatze-prozesuan hautagaitza prestatzeko trebetasunak hobetzeko xedez. Lan bila ari diren pertsonek eta EHUko azken urteetako ikasleek har dezakete parte, eta egungo lan-merkatuaren beharrei begira dituzten ezaugarri eta trebetasunei buruz hausnartuko dute.  Metodologia berritzailea baliatuz, esperientzia handia duten profesionalek marka pertsonala lantzen eta egoki transmititzen lagunduko diete, eta hautaketa-elkarrizketaren simulazioa ere egingo dute, SECOTen laguntzarekin.

Info gehiago eta izen emateak Geihago…

Sorkuntza eszeniko tailerra Horman Posterrekin

13 eta 18 urte bitartean dituzu eta sorkuntza eszenikoko esperientzia batean parte hartu nahi?

Parte hartu ba tailer honetan Horman Poster konpainiarekin. Esperientzia honetan, ekintzak, dantzak, antzerkiak, musikak, hitzak eta bideoak eskua ematen dioten elkarri lankidetza lan bat prestatzeko: Eraikitzen Gaituzten Hitzak.

Eraikitzen Gaituzten Hitzak lanean, gizabanakoaren eta taldearen identitateari buruzko gogoeta egingo dugu. Nola ulertzen dugu gure identitatea hemen eta orain? Nolakoa da besteen aurrean antolatu eta aurkezten dugun NI-a? Zer rol jokatzen du besteak gure identitatea eratzeko orduan? Lan prozesuaren azken emaitza azaroak 23, ostirala, estreinatuko da inTACTO Jaialdiaren programazioan.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

TOKIA: TAE (Eszena Arte Tailerra), eta Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz

DATAK ETA ORDUTEGIAK:

  • Azaroak 16, ostirala. 17.30 – 20.00
  • Azaroak 17, larunbata. 16.00 – 19.00
  • Azaroak 18, igandea. 10.00 – 13.00
  • Azaroak 19tik, astelehena, azaroak 22ra, osteguna, 17.30 – 20.00
  • Azaroak 23, ostirala, 19.30 (Estreinaldiaren eguna)

NORI ZUZENDUA: 13 eta 18 urte bitarteko gazteak.

IZEN-EMATEAK: intactofestival@gmail.com; adierazi bertan izena, abizenak, jaiotze-data eta harremanetarako telefono zk. Doako tailerra. Plaza mugatuak.

Tailer hau Laboral Kutxa eta Eszena Arte Tailerraren (TAE) lankidetzaz egingo da, eszena bitartekaritzarako inLAB programaren barruan.

Gasteizek gazteentzako enplegu-plan berria abiatuko du, Lanbiderekin batera.

Udalak 30 urtetik beherako 70 gazte kontratatzeko konpromisoa hartu du

Gorka Urtaran alkateak gaur iragarri duenez, gazteentzako enplegu-plan berria abiatuko da Gasteizen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera.  Gazteen Enplegurako Programa Eragilearen helburua da lehen lan esperientzia izateko aukera ematea DSBE jasotzen duten pertsonei, 30 urte betetzear daudenei eta deialdiaren betekizunak betetzen dituzten gazteei.

Euskal Enplegu Zerbitzuak 1.138.430 euro jarriko ditu Udalak programa garatu dezan; Udalak, berriz, 660.701,09 euro jarriko ditu urtebete irauten duen plan horretarako.

Programaren bitartez, Udalak 30 urtetik beherako 70 gazte kontratatutako ditu lanaldi osoz, hiriko zortzi proiektutan lan egin dezaten: ikastetxeetako jolastokiak edertzea, azpiegitura berdea hobetzea Gasteizko hiri alderdietan, Olarizuko lorategi botanikoan paisaia egokitzeko eta baratzezaintzako lanak egitea, Basaldean agrokonpostatzean aritzea, hiri altzariak konpontzea, eta kaleak zolatzea, besteak beste.

Bihar zabalduko da Zientzia Astea 2018ko jardueretan parte hartzeko izen-emate epea.

Txokoez gain, 130 jarduera baino gehiago atondu dira aurten, tartean, tailerrak eta irteerak. Azken bi horietan izena ematea ezinbestekoa da

Bihar, urriak 24, goizeko 9:00etan, irekiko da izen-emate epea, UPV/EHUren XVIII. Zientzia Astea dela eta, Bilbon, Donostian, Barakaldon, Eibarren eta Gasteizen antolatu diren tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko. Zientzia Astea ekitaldi ludiko eta pedagogikoa da, eta ekimen honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteari zientzia hurbildu nahi dio, haren benetako xarma erakutsi eta gazte, heldu eta umeen jakin-mina piztuz. Azaroaren 7tik 11ra bitartean Bilbon, Eibarren eta Barakaldon egingo da XVIII. Zientzia Astea, azaroaren 8tik 10ra Donostian eta azaroaren 8tik 11ra Vitoria-Gasteizen. Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Barakaldon, Clara Campoamor Zentro Zibikoan; Donostian, Tabakaleran; Eibarren, Portalea Kultura Etxean eta, Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan.