VGaztea

Gazte Klik Klak lehiaketaren irabazleen eta ahuattuen lanen erakusketa. Inaugurazioa abenduaren 5ean.

Erakusketa: 2018ko abenduaren 5etik, urtarrilak 7ra Zas Kultur Espazioan (Hedegile kalea, 84). Bertan irabazleak eta hautuak izan diren lanak ikusi ahalko dira.

Aurtengo gaia “Kultura eta Hiria” izan da. Hau da, elkarrekin lotutako toki aniztunak barne hartzen dituzten kultur adierazpenak eta hiria. Nortasun anitzetatik sortzen den leku mestizoa, kultura eta sormena adierazteko eta hiri heterogeneoa sortzeko.

Gogoratzen ditugu irabazleak eta hautatuak:

Ikusi ahal dituzu bere lanaka galeria birtualean.

“Begirada anitzak” Xabi Martínez Ortiz de Pinedo

“Ponzoña” Oihane Gil Cirión

“Sorgune sortzaileak” Estíbaliz Aguirre López de Munain

“CultivARTE” Ester Fernández Amorín

Aukeratutako eta aurkeztutako lanak

“Cortometraje de Cultura y Ciudad” – Ibai Zaitegi Blanco

“Asepsia” – Oihane Gil Cirión

“Vitología” – Pablo Blanco Iso

“Vivarte” – María Morales Vázquez

“Barneko koloreak” – Ibone Jorge Silva

“Ilustrarte” – Ester Fernández Amorín

Gazte Talent 2018 lehiaketako talde finalistak.

Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak laugarren aldiz antolatu duena Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskarazen laguntzarekin.

Finalak abenduaren 6 eta 7ean Jimmy Jazz aretoan ospatuko dira. Doako sarrera.

PREMIO LABORAL KUTXA

DELENDA EST

ELH MALICK

JAGOBA REY GOTXI

JOKINTRIKITIXA

NO REGRET

PREMIO GAZTE TALENT

EXUVIA

MIKE L & JAVI D

MIKEL TOLEDO

PARADIXO

TRIKOMA

Zorionak finalista guztiei!!

Info gehio: https://jimmyjazzgasteiz.com/eu/2018ko-gazte-talent/

Gabonetan lan egiteko tailerrak: Non eta nola bilatu lana.

Deialdia egiten duena: Lanbide

Deskribapena: Eguberrietan langileak enplegatzen dituzten sektoreak eta enpresak ezagutzeko jarduera. · Ikastaroaren guztizko iraupena: 3 ordu. · Irakaste-modalitatea: Presentziala.  Non eta noiz: – Gasteiz: azaroak 15 / azaroak 22.

Gasteizko tailerren informazioa zehatza.

Epea: 2018/12/04

Kontaktua: Lanbide Telefonoak: 945 160 600 / 630 305 452

Egk inplikatzen da Emakumeen indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean.

Azaroaren 25a Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna da eta, nola ez, hilabete osoan zehar gai honen jirako programazio luzea dago eskura erakunde, elkarte eta talde feminista ezberdinen eskutik.

Emakumeen aurkako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Bikote artean, lagun giroan edota etxerako bidean eman daiteke. Eta oraindik ere, eraso matxistak baimentzen dituzten jarrerak aurki ditzakegu esparru ezberdinetan, 2016an EGK-k atera zuen dosierrean azaldu moduan, indarkeria zuzenak (eraso fisikoa, irainak, jazarpena, abusua…) icebergaren punta baino ez baitira.

Hori dela eta, EGK-tik egun hau aprobetxatu nahi izan dute bere aldarria plazaratzeko.

Info gehiago EGKaren web orrian.

52 keinu aldaketa klimatikoaren aurka.

Udalaren Gazte Planak, bere ekintzen artean aldaketa klimatikoaren kontra egiteko ekintzaren bat dauka, eta horregatik aurkezten dizue gida hau egunerokotasunean egin ahal izateko aholku batzuekin

Dokumentu hau IHOBEk, ingurumen hobekuntzak egin du. Ihobe Sozietate Publiko bat da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari atxikia.

Dokumentuak 52 gomendio biltzen ditu, gauzatze-ahalegineko bost mailatan sailkatuta, herritarren eguneroko ohiturak birbideratzeko eta berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea lortzeko. Keinu bakoitza ingurumena hobetzeko duen eraginaren arabera sailkatzen da, 1etik 5erako eskalan.

Dokumentu osoa.