VGaztea

Gasteizko Udalak Europako Elkartasunaren Kidegoari buruzko gida bat argitaratu du.

Gazteria Zerbitzuak ohiko galderen formatoan (FAQ) informazioa eskaintzen du, non Europako boluntariotza-proiektu bila dabiltzan gazteek zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Europako Borondatezko Zerbitzua programa desagertu ondoren, Europako Batzordeak Europako lankidetzarako proiektu berri bat jarri du abian, Europako Batzordeak boluntariotza-proiektu batean parte hartu nahi duten gazteek laguntza eta aukerak aurkitu ahal izango dituzte.

Europako Elkartasunaren Kidegoa Europar Batasunaren ekimen berri bat da, eta horren helburua da gazteek beren borondatez lan egin dezaten edo Europa osoko komunitateei eta herritarrei mesede egiten dieten proiektuetan parte hartzeko aukerak sortzea.

Udalak gida hau kaleratzen du, gazteek europar programa berri honi buruzko informazio eguneratua eta erabilgarria eskuratzeko asmoz, gizarteko agente aktibo gisa garatzen lagunduz eta beren ahalduntzea sustatuz.

Gasteizko Udalak Europako Elkartasunaren Kidegoari buruzko gida argitaratu du udal web orrian; ohiko galderen (FAQ) gida bat da programari buruzko informazioa eta eskura dauden baliabide guztiak eskuragarri jartzen dituena.

Era horretan, gazteek aukera izan dezaten tresna erabilgarri eta eskuragarri izan nahi du, Europako boluntario-proiektu batean parte hartzeko orduan sor daitezkeen zalantzak erraz argitzeko.

Gidaren erabilera

Gida oso erraza da eta Gazteriaren web orrian kontsulta daiteke, Ohiko Galderen atalean.

Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa – Gazte Hitzak 2019

2019ko oinarriak (pdf)

Gaia: Gaia librea da eta generoa fikzioa.

Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren, ikasten edo lan egiten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.

Bi modalitate izango dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate bakoitzak bi kategoria izango ditu: 14 -18 urte eta 19-25 urte bitartekoenak.

Jasotzeko epea: 2019ko otsailaren 8tik martxoaren 20ra arte, biak barne.

Sariak: Sari bat emango zaio modalitate eta sail bakoitzari. Sari bakoitzak honako sari hornidura izango du:

  • 300 euroko balioa duen balea, liburuetan edo bulego-materialetan gastatzeko.
  • Norberaren narrazio propioa osatzeko edo aurkeztutako kontakizuna hobetzeko, Katixa Agirre (euskarazko idazkiak) eta Alvaro Arbina (gaztelaniazko idazkiak) idazleek emandako laguntza eta sormen orientazioa.
  • Saritutako lanak udalaren web gunean zabalduko dira, baita paperezko formatua erabilita, liburuxkak egingo dira, eta kontakizunekin zer ikusia duten ilustrazioak erabiliko dira.

Informazio gehiago

Lehiaketaren informazio osoaren berri eduki nahi izanez gero:

Albistegi Gaztea 54. Zb. Edukien aurkibidea. Informazioa da poterea.

Gazte Planak Gabon Zoriontsuak eta 2019. urte on eta gazte bat ospatzen dizkizu.

2018ko Gazte Klik Klak erakusketa dela eta, artistek emandako hitzaldiak entzuteko aukera izango dugu Zas Kultur espazioan (Hedegile Kalea, 84).

Gauekoak Ze Martxa! ZE MARTXA JAIA! Lekua: Urban Rock Concept (Gamarrako atea 1).

Gabonetan Aholkularitzak: Juridiko, Psikologiko eta Asexoria.

Sareetan Jarraitu!

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez Omij-en (Informazioaren bulegoa).

Gazteentzako Informazio Bulegoak ordutegia berezia izango du Gabonetan.

OMIJeko iragarki taula.

Zeinu-hizkuntza. Hastapen-ikastaroa, Udalaren Gazte Informazio Bulegoan.

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa.

Pablo Baceiredo, Gasteizko gaztea Gazteen Zientzia Nazioarteko Kongresura egon da, Kopenagen.

Aurten, Giza Eskubideen Aldarrikapen unibertsalaren 70 urteurrena ospatzen da!!!

#EmakumeakBizikidetzan: aniztasunean bizikidetza.

Mixtizaje da errespetua, askatasuna eta aniztasunari maitatzea da. Gizarte etxeetan jarraitzen dira erakusketak.

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2019 Programarako izen ematea ireki da.

Eta gainera…

2019ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak.

Ezagutu gazteentzat dauden ekitaldiak Gasteizen egingo den 2018-2019 Gabon oporretako programazio barruan.

Aldizkari digitalaren harpidetzak

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko hezkuntza teknikaria. Lan-deialdia abenduak 20 arte.

Nola hobetuko zenituzke hezkuntza formala eta ez formala? Nola baloratzen duzu egun dugun hezkuntza sistema? Nola hobetuko zenuke? UPV/EHUrekin dugun harremana baliatuta, zein aldarrikapen jarriko zenituzke mahai gainean? Egun aisialdi hezitzailean dauden erronkei aurrera egiteko, zein proposamen helaraziko zenieke administrazioei? Nola lagunduko zenieke hiru lurraldeetako eskola, federazio eta astialdi taldeei?

Egungo erronkei aurre egiteko ideiak badituzu, aukera paregabea eskaintzen dizugu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK). Izan ere, hezkuntza teknikari bila gabiltza Bilbon lanpostua betetzeko. 30 urte baino gutxiago baldin baduzu, gizarte gaietan eta parte-hartze dinamiketan aditua bazara, euskara maila altua badaukazu eta euskal elkartegintza ezagutzen baduzu, bidali zure curriculuma eta motibazio gutun bat egk@egk.eus helbidera abenduaren 20a (osteguna) 12.00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “HEZKUNTZA TEKNIKARIA”.

Info gehiago.