VGaztea

XV. “ZURE IDEIAK BALIO DU” LEHIAKETA. Araba ekinean erakundeak egindako lehiaketa.

Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Eta Araba Ekinean ekimenean ideia ekintzaile onenak bilatzen ari gara egia bihur daitezen laguntzeko. Horregatik, aurten berriz antolatuko dugu Zure ideiak balio du 2019 gure lehiaketa, eta 9 sari ere emango ditugu:

Ideiak: garatu ez diren, baina originalak izateagatik edo etorkizunerako proiekzioa izateagatik ezagutaraztea merezi duten ideiak jasoko dira. 500 euroko saria izango da, On4u Global Services agentziak babestua.

Jasangarritasuna: garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen proiektuarentzako saria. 500 euro Aclima ingurumenari buruzko euskal klusterraren babesletzari esker.

Merkataritza eta turismoa: Merkataritza eta turismoaren esparruan garatu ahalko diren proiektu guztiak bilduko dira atal honetan. Sari hori Gasteiz ON erakundeak babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari.

Info gehiago.

Nekazaritzako elikagaiak: sektore honen barruan sustatzen diren ekimenentzako saria. 1.000 euro. Sari hori Eroski erakundeak babesten du

Industriala: industria-arloan aurkeztutako proiektu onenari emandako saria, Michelin Fundazioak babestuta.

Zerbitzuak: merkataritza eta turismoaren esparrukoak ez diren pertsonen premiak gogobetetzera zuzendutako ekimen onena sarituko da. 1.000 euro.

Ikusleen Sari Berezia: ideia finalisten azken aurkezpenerako bertaratutako ikusleen artean aukeratutakoa. 300 euro.

Metxa Sari Berezia: izen bereko azaleratzaileak emandako proiektu berritzaile eta eskalagarrienari. Metxa Bootcamp gunerako plaza bat da saria, 4.000 euroan balioetsitakoa.

Enpresa-arloko eraldaketa sozialaren RPK sari berezia: Aurkeztutako proiektu guztien artean, edozein kategoriatara aurkezten direla ere, RPK-k inpaktu sozial handiena eta onena duena hautatuko du, industriaren eta eraldaketaren sozialaren arteko lerrokatzea ezartzeko moduan. 1.000 euroko saria izango da.

Aurkezpen-epea martxoaren 11ra arte egongo da irekita, 14:00ak arte.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude