VGaztea

Liburutegi sareak jarduerak eskaintzen ditu otsaila-maiatza aldian

35 gazte eta helduentzat izango dira.  20190129 Haur eta familientzako

Liburutegien otsaila-maiatza arteko jarduera-programa abian da. Programaren helburua da herritarrak Udal Liburutegien Sareak dituen espazio eta zerbitzuetara hurbilaraztea eta irakurtzeko ohitura hartu eta sendotzen laguntzeko tresna dinamizatzailea izatea, eta aurten irakurtzeko zaletasuna zabaltzeko 72 jarduera eskainiko ditu.

Programak otsaila, martxoa, apirila eta maiatza hartzen ditu barne, eta gizarte etxeetako liburutegietan haur, familia, gazte eta helduentzat eskainiko diren jarduerak biltzen ditu. Guztira, 72 jarduera izango dira: 35 gazte eta helduentzat, eta 37 familia eta umeentzat. 42 euskaraz, 30 gaztelaniaz eta bat elebitan (euskaraz eta ingelesez).

Gazte eta helduentzako jardueren artean tailerrak, ipuin-kontalariak eta antzerkia antolatu dira, bai eta idazleekiko topaketak, bakarrizketak eta errezitaldiak ere.

Azpimarratzekoak dira otsailaren 18tik apirilaren 23ra (liburuaren eguna) Twitter bidez antolatuko den gazteentzako nanoipuinen lehiaketa Geihago…

Auzo Eszenak 24 proposamen eszeniko eskainiko ditu.

Lehenengo hamaikak otsailaren 10etik ekainaren 2ra bitarteko igandeetan estreinatuko dira

Auzo Eszena programa

Auzo Eszena programak Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalei beren proposamenak jendaurrean erakusteko aukera ematen die, eta 2019an 24 lan estreinatuko dira; zikloa bi denboralditan banatuta dago: otsaila-ekaina eta urria-abendua.

Zehazki, Auzo Eszenaren barruko 24 lanetako hamaika programatu dira otsailaren 10etik ekainaren 2ra bitarteko denboraldian; igandeetan izango dira emanaldiak, 19:00etan, Ariznabarra, Arana, Aldabe, Zabalgana eta Salburuko ekitaldi-aretoetan.

Konpainia eta artista hauek hartuko dute parte: Ciro Dido, Juanjo Monago, Latirili, Pánico Escénico, Mejorad@s, Mago Goyo, Pro-ismo 0, Zurrunka, Flor de tomillo, Aitor Vinagret eta Abstractoesfera.

Bihar jarriko dira sarrerak salgai, gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan. Prezioak 3 € eta 5 € artekoak izango dira, taldeen arabera.

XV. “ZURE IDEIAK BALIO DU” LEHIAKETA. Araba ekinean erakundeak egindako lehiaketa.

Ez dio axolarik zeinen handia edo txikia den enpresa bat, guztiak hasten baitira modu berean: ideia batekin. Eta Araba Ekinean ekimenean ideia ekintzaile onenak bilatzen ari gara egia bihur daitezen laguntzeko. Horregatik, aurten berriz antolatuko dugu Zure ideiak balio du 2019 gure lehiaketa, eta 9 sari ere emango ditugu:

Ideiak: garatu ez diren, baina originalak izateagatik edo etorkizunerako proiekzioa izateagatik ezagutaraztea merezi duten ideiak jasoko dira. 500 euroko saria izango da, On4u Global Services agentziak babestua.

Jasangarritasuna: garapen jasangarriaren balioak hobekien islatzen dituen proiektuarentzako saria. 500 euro Aclima ingurumenari buruzko euskal klusterraren babesletzari esker.

Merkataritza eta turismoa: Merkataritza eta turismoaren esparruan garatu ahalko diren proiektu guztiak bilduko dira atal honetan. Sari hori Gasteiz ON erakundeak babesten du, eta Epaimahaiak diploma bat eta 1.000 euro emango dizkio aurkeztutako proiekturik onenari.

Info gehiago. Geihago…

Albistegi gaztea 55. Zb: ikusi zenbai honen eduki guztiak.

Gasteizko Enplegu Foroa 2019. Enpresak eta enplegua bila ari diren pertsonak Foroan bilduko dira, otsailaren 14an.

Gaztelagun. 23 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa sustatzeko programa.

Erakusketa: ‘Kirolaren koloreak zuk margotzen dituzu? Haziak programak bultzatutako ideia.

Europako Elkartasunaren Kidegoari buruzko gida.

Ipuin eta Kontakizun Laburren Lehiaketa – Gazte Hitzak 2019, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) azken urteotan sortu duen diseinatzaile gazteen lan-poltsa berrituko du 2019an.

Xtraclub, udaberria eta uda 2019. 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako asialdi-jardueretan izena emateko epea zabalita.

VG_Gaztea. Gazteentzako Argibide Bulegoaren twitteren kontua.

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Hizkuntza Kluba gomendatu eta zozketan parte hartu.

Zeinu-hizkuntza. Hastapen-ikastaroa, Udalaren Gazte Informazio Bulegoan.

OMIJeko iragarki taula.

16-17 urte artean dituzu? Eta udarako planik ez? Parte hartu EuskarAbentura espedizioan! Uztailaren 1etik 31ra.

Kanpaina: “Iraultza. Emakumeek jasotzen duten bortizkeriaren kontrako elkartasuna” flash mob “Hautsi kateak” abestiarekin (Idoia Bediagak itzulita).

2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan izena ematea ireki da.

Otsailaren 16an, 11:00etatik 13:30ak arte, ALBOAN Fundazioak, EGIBIDEren Molinuevo eta Jesus Obrero kanpusetan, WALIKALE WEBQUEST egingo du.

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak.

Baratza aretoa, 2019ko otsailaren 8tik 10era. Bertako Fest. Baratzatik gertuko arte eszenikoak.

EGIZU AMETS BAKEAREKIN!. Urtarrilaren 30ean, asteazkenean, Biolentziaren aurka eta pakearen aldeko eskoletako eguna.

HiRIkoarteFEMinistaren laborategia.

HEI Eskola 2018/19. Herritarren Partaidetzarako Jardunaldia: Nola lan egin sarean?

Santa Agata egunaren Bezpera, otsailaren 4an, Gasteizko kaleetatik abesbatzen arratsaldea.

Haur eta Nerabeen Elkarguneak martxoan egingo du hurrengo bilera.

Aldizkari digitalaren harpidetzak

Kartel lehiaketa, Auzolandegiak 2019 programarena

Auzolandegiak programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, teknika ezberdinez balia zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Irudiarekin batera, gazteak programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali behar diguzu.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea: 2019ko urtarrilaren 11tik otsailaren 14ra bitartean (bi egunak barne).

Zer bidali:

Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan bertikalean zein horizontalean. Proposamena saritua bada, bereizmen handiko argazkia bidali behar da, nahikoa 70 X 50 zm-ko neurriko kartela egiteko.

Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu  dezakezu leloa.

Info gehiago Geihago…

2019ko Empleo Gune enplegu foroa.

Empleo Gune enplegu foro bat da, UPV/EHUren Arabako Campusak eta Gasteizko Udalak antolatua.

Empleo Gunek honako hauen elkargune izan nahi du:

Gure inguruko enpresetako giza baliabideen arloko profesionalak.

Lan bila aktiboki ari diren langabetuak.

Azken hezkuntza zikloetako ikasleak.

Gizarteratze eta laneratzearen arloan lan egiten duten profesionalak.

Lurraldean enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak.

Info gehiago

Hauek dira Empleo Guneren 2018-2019ko bederatzigarren edizioaren bigarren jardunaldiaren ardatzak:

Lurraldeko administrazio publikoetan datozen hilabeteotan sortuko diren enplegu aukerak aurkeztea, eta enplegu publikoan sartzeko moduari buruzko informazioa ematea.

Gure hirian hedatzeko bidean dauden enpresa eta sektore ekonomikoek eskatzen dituzten profilen eta eskaintzen dituzten enpleguen berri ematea.

Enplegu bila aktiboki ari diren pertsonen informazioa zabaltzera eta gaitasunak hobetzera bideratutako jarduera berritzaileak eskaintzea

‘Gazte Sortzaileak’ bekak euskarazko bost proiektu berri gauzatzea ahalbidetu du.

Gaur goizean, ‘Gazte Sortzaileak’ bekaren bosgarren edizioan hautatutako lanak aurkeztu dira Oihaneder Euskararen Etxean. Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker sortu zen laguntza hori, euskarazko kultur sorkuntza sustatzeko asmoz. Erakundeen ekimen horren bitartez, gazteek osatutako bost talde artistiko aritu dira beste horrenbeste proiektu garatzen.

2018an lan hauek aukeratu ziren: Beñat Goitia eta Montauk-en diskoa, abenduaren 23an Oihanederren estreinatu zena; Urko Saenz de Buruagaren ‘Oskola’ (martxoaren 22an aurkeztuko da), Eñaut Gorbearen ‘Inkuren itzala’ (apirilaren 11n estreinatuko da, Aldaben), Eguzki Donnellan eta Haizea Berueteren ‘Tripak: huts bete hots’ (apirilaren 4an aurkeztuko da, Aldaben), eta Miren Narbaiza eta Joseba Baleztenaren ‘Zer hartu ontzitik itsasoa harri bihurtzen bada’ (maiatzaren 18an estreinatuko da, Aldaben).

Beka horietakoren bat lortu nahi duten 16 eta 35 urte bitarteko gazteek beste aukera bat izango dute 2019an. Martxoan egingo da deialdia. Artistek ideia bat aurkeztu behar dute —ez da beharrezkoa oso proiektu garatua izatea—; ondoren, 6-7 hilabete emango dira aukeratutako ideiak garatzeko, Udalaren eta Aldundiaren laguntza ekonomikoaren bitartez, zeina 4.000 eurorainokoa izan baitaiteke. Gainera, profesionalen laguntza izango dute ekimenak garatzeko.