VGaztea

Enpresa sortzeko ikastaroa (hastapena). Izena emateko epea zabalik.

Ekintzaileak funtsezkoak dira gure lurraldeko ekonomia eta gizartea garatzeko, eta badakigu batzuetan ziurgabetasunari zein prestakuntza eta finantzaketa beharrari egin behar dietela aurre. Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralaren bitartez, ekintzailetza bultzatu nahi dugu hirian, enpresa proiektuak abiarazteko ekintzak eta programak garatuz, era integral eta pertsonalizatuan.

Info gehiago Udalaren web orrian.

Zer eskaintzen dizu planak?

2019an Ekintzaileei Laguntzeko Planaren bost edizio egingo dira.

  1. Prestakuntza. Oinarrizko eta goi-mailako prestakuntza: enpresa-proiektu baten bideragarritasun-azterketa eta garapenarekin zerikusia duen edozein alderdiren inguruan. Prestakuntzaren jarduerak ikastaro eta lantegiak dira.

Enpresa sortzeko ikastaro trinkoa: hastapena

Lehen aldiz norbere kontura lan egitea pentsatu eta negozio-ideia duen herritarrari zuzendua. Hautapen prozesua: izena emandako hurrenkeran.

Edukiak: Negozio ereduak sortzea eta merkatuaren azterketa. Enpresa berrientzako mar-ketina: nola lortu lehen bezeroak. Enpresa berriaren lege eta zerga betebeha-rrak. Finantza praktikoak: ideiaren bideragarritasuna. Finantza iturriak eta diru-laguntzak.

Hurrengo edizioa: otsailak 11-15, 9:30 – 13:30 | 20 ordu | Izen-ematea: otsailaren 7ra arte.

Ekiteko lantegi praktikoak

Ekiteko prozesuan interesgarriak diren alderdietan ezagutzak eta trebetasunak handitu nahi dituzten ekintzaileentzat. Aldez aurretik elkarrizketa egin behar da.

Hurrengo edizioa:

  1. lantegia. Motibazioa eta jarrera ekintzailea.

Ekintzaile izateko motibazio, jarrera, talentu eta gaitasunei buruzko hausnarketa eta dinamikak.

Hizlaria: Rubén Sierra, Superacoaching enpresaren bazkide sortzailea.

Data: otsailak 20, 21 eta 22, 9:30 – 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: otsailaren 13ra arte.

bazkide sortzaile

  1. lantegia. Enpresa berrien zerga betebeharrak eta autonomoen erregimena.

Ekintzaileek fakturazioaz, zergez eta Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenaz jakin beharreko guztia.

Hizlaria: Naiara Alzola, Zubizarreta Consulting enpresaren aholkularia.

Data: otsailak 27, 28 eta martxoak 1, 9:30 – 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: otsailaren 20ra arte.

  1. lantegia. Nola lortu lehen bezeroak .

Nire bezero potentzialak ezagutzeko eta plana lantzeko metodoak, teknikak eta tresna praktikoak

Hizlaria: Javier García, prestatzailea eta aholkulari komertziala, HPA marketing enpresaren sortzailea.

Data: martxoak 4, 5 eta 6, 9:30 – 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: otsailaren 27ra arte.

  1. lantegia Nola jakin nire negozio-ideia bideragarria ote den.

Excel lanabesen erabilera, plangintza ekonomikoa lantzeko eta errentagarritasun-atalasea kalkulatzeko.

Hizlaria: José María Pizarro, prestatzailea eta JM formación & Asesoría enpresaren sortzailea.

Data: martxoak 13, 14 eta 15, 9:30 – 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: martxoaren 6ra arte.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude