VGaztea
Kategoriak: Gazte Plana  —  Etiketak: , , , , , ,   —  18 otsaila 2019 11:10

Gasteizko Udalak, bere Gazteria Zerbitzuaren bitartez, Ecobox izeneko edukiontzi bat jarriko du Andre Maria Zuriaren plazan. “Escape room” horretan ingurumenaren gaineko proba ezberdin batzuk egongo dira, non gazteek mundua salbatzeko eta mundu iraunkorrago eta konprometituago bihurtzeko gakoak lortzeko aukera izango duten. Instalazio honen helburua da hiriko gazteak ingurumen krisiaren eta klima aldaketaren inguruan kontzientziatzea.

Instalazioa martxoaren 29tik apirilaren 4ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Jarduera hau 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Kanpainari buruzko informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, Instagram, Facebook eta Twitter sare sozialetan sortutako profilak ikus daitezke, ekoboxvitoria izena bilatuz.

Iruzkinik ez »

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude