VGaztea

Gazteentzako V. nanoipuin leihaketa: azken egunak nanoipuinak bidaltzeko.

Lehiaketa honen bosgarren edizioa laster abian izango da, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Oraingo honetan nanoipuinek “sare” hitza izan beharko dute (edozein dela atxikitzen zaion kasu marka).

Parte hartzeko epea otsailaren 18an hasiko da eta lanak martxoaren 31ra arte (biak barne) bidali ahalko dira. Apirilaren 23an, Liburu Eguna dela eta, epaimahaiak saridunen berri emango du eta Udalaren web orrian zein Twiterreko @VG_biblio kontuan argitaratuko dira.

Lehiaketak adimena lantzeko eta idazketa sortzailearen zaletasuna pizteko erronka izan nahi du.

3 kategoria daude eta bakoitza bitan banatzen da hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

Hauek dira kategoriak:

A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.

LABORAL KUTXA saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Honako sari hauek emango dira kategoria eta hizkuntza bakoitzean.

saria: diploma+ tableta

saria: diploma + 50 euroko txartela liburu denda batean erosteko.

Aurreko edizioan bezala, aurten ere I·D Arte Arte eta Goimailako Disenu Eskolaren lankidetza izango dugu eta horiei esker erakusketa ibiltaria prestatuko dugu lau gizarte etxetan. Han aukera izango dugu lan grafiko horiek ikusteko nanoipuinekin bat eginda ekainaren 12tik uztailaren 31ra arte.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude