VGaztea

Elkarrizketa egituratua, gazteen parte hartzea.

Elkarrizketa egituratua parte-hartze prozesu bat da, eta politika publikoen eraginkortasuna hobetzea du helburu, horiek diseinatu, ezarri, monitorizatu eta ebaluatzeko faseetan pertsona gazteekin eta gizarte zibilarekin hitz eginez.

Elkarrizketa egituratuaren xedea da parte-hartzearen bitartez herritarrak ahalduntzea erabaki publikoak hartzeko orduan; pertsona gazteak batez ere, errealitatera egokitutako politikak sortzen lagunduta, alegia, politika ulergarriak, etorkizunean arazoak saihestuko dituztenak. Metodologia hori Europa mailan jaso da, gazteen esparruan batik bat, baina maila guztietara transferi daiteke, bai eta gai guztietara ere.

Elkarrizketa egituratuaren prozesua gauzatzeko, garrantzitsua da hainbat printzipio errespetatzea, prozesuan inplikatutako alde bakoitza konprometitzea eta benetako emaitza politiko bat bilatzea.

Espainiako Gazteria Kontseiluaren dokumentua.

 

Gaztelab: gazteak eta aldaketa klimatikoa. Apirilaren 4an.

Udalaren Gazte Planak aldaketa klimatikoaren kontra sentsibilizatzeko egiten dituen ekintzen artean (2918ko irailetik aurrera gauzatu dira), hurrengo apirilaren 4an, Gazte Planaren GazteLab saio bat egingo da.

Egun hori arte Andre Mari Zuriaren Plazan aldaketa klimatikoari buruzko Escape Room bat egon da. Ekintza hori ere Gazte Planak bultzatu du. Funtzionatzen egon den astea bukatzeko, GazteLab saio hau planteatzen dugu (gazteek elkarrekin pentsatzen dute eta parte hartzen dute kezkatzen eta interesatzen zaizkien gaietan).

Saioak helburu bezala izango du parte hartzen duten gazteek diseinatu ahal izatea  zein ekintzak burutu behar diren jarraitzeko sentsibilizatzioarekin Gasteizko beste gazteen artean ea zer egin ahal dugun aldaketa klimatikoak ekarri ditugun eraginei aurre egiteko eta beste ekintzetan eraikitzen joan garen dekalogoa bukatzeko. Dekalogo hori hurrengo asteetan plazaratuko da.

GazteLab saioa Landatxo gizarte etxean izango da, ostegunean, apirilaren 4an, arratsaldeko 17:00etan eta bi orduko iraupena gutxi gora behera izango du. Parte hartzeko bakarrik email bat bidali behar da gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera. Informazio gehiago lortzeko helbide bera edo 945 161616 telefonoan (6516 luzapenean).

Ikastaroa: ‘Gazteak eta teknologia: tsunami digitala surfeatuz’

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Gazteak eta teknologia: tsunami digitala surfeatuz’ ikastaroa. Naiara Pérez de Villarrealek, Aholkularia eta Trebatzailea, Komunikazio eta marketing arduraduna Digitalden, prestatu eta emango du.

Ikastaroaren helburu orokorra da gazteek sare sozialetan duten jarduteko modua ezagutzea eta gazteengan duten eraginari buruz sakontzea.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Sare sozialek gazteei noraino eragiten dieten baloratzea.
  • Gazteekin lan egiten duten pertsonei sare sozialen fenomenoari buruzko eta sare sozialek gazteengan duten eraginari buruzko osagai teorikoak eskaintzea.
  • Eskaini ahal dizkieten aukera nagusiak ezagutzea.
  • Erabilera txarrak edo abusuzkoak ekar ditzakeen balizko arriskuak ezagutzea eta erabilera arduratsuaren alde orientatzea.

 Foileto informatiboa (pdf, 422 kb)

  Formularioak indarrean jarriko ditugu apirilaren 1ean gaztelaniazko ikastarorako eta irailaren 9an euskarazko ediziorako

Informazio gehiago.

Ecobox arrakastatsua

Ecobox izeneko instalazioa Andre Maria Zuriaren plazan dago jadanik. 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako ihes-gelak ingurumenari buruzko gaietan sentsibilizatzea du helburu.

Jasangarritasunarekin erlazionatutako ekimenaren jatorria Gasteizko udalaren IV. Gazte Plana da. Plan honek jorratzen dituen ildoen artean gazteak kontzientziatzea klima-aldaketaren ondorioez, aldaketaren kontrako neurriez lantzen da hiriko mailan zein maila globalean.

Ihes-gelako probek eta asmakizunek murrizketa-, berrerabilpen- eta birziklatze-ohiturak, kontsumo arduratsua, mugikortasun jasangarria, energia-efizientzia edo bertako elikadura ekologikoa besteak beste ikastea dute helburu.

Martxoaren 29tik apirilaren 4ra bitartean egongo da zabalik, ordutegi honetan:  17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean, 11:00etatik 15:00etara ere.

Plaza guztiak bete daude Instagram, Facebook eta Twitter gizarte sareetan izena emateko epea ireki denean bezain pronto agortu baitziren. Dena den, jarduera honen berri jaso nahi duen jendeak aipatutako sareetan ecoboxvitoria izeneko profila jarraitu ahal du.

Etxebizitzaren arazoa erdigunean jartzeko ordua da. Maialen Olabe (EGK).

Artikulu originala Gazteberri aldizkarian.

Bizitza-proiektu autonomoa egin ahal izatea oinarrizko nahietako bat da emantzipazioa. Batzuek lehenago eta besteek beranduago. Batzuek hemen eta besteek han. Bakarrik ala beste pertsonaren batekin. Egia da xehetasunak aldatzen direla pertsonaren arabera, baina oinarrian badaude hainbat antzekotasun. Horietako bi dira enplegua eta etxebizitza. Argi dago ereduak mordoa direla, ia pertsonako bat. Baina kontzeptu edo nahi modura gizartean galdetzekotan biak aipatuko ditu gehiengoak.

Horrek, egungo egoeran, arazo bat dakar. Eta Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu berri duen Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2017 txostenak mahai gainean jarri du: gazteok emantzipatzeko arazo mordoa ditugu eta, egiten dugunean, etorkizuna hipotekatzeko arriskuarekin egiten dugu. Etxea jabetzan edo alokairuan, hautua dena dela ere, pausua ematea ez da erraza. Geihago…

‘Kirol Park’ kanpainaren lehen edizioan 14 jarduera antolatuko dira maiatzetik uztailera.

Kaleko kirola sustatzeko kanpaina hori aurkezteko, erakustaldi handi bat egingo da Foru plazan apirilaren 7an

Kirol Park kanpainaren helburua kirolaren eta ariketa fisikoaren praktika bultzatzea da, kaleko kirolaren bitartez autonomia, harreman sozialak eta aisialdia modu osasungarrian betetzea sustatzeko, bai eta hiritarrak hiriko espazio publiko eta berdeguneak erabiltzera animatzeko ere. Lehen edizio honek “UDA” izena izango du, eta maiatzetik uztailera bitartean garatuko da.

Txostena: ekintzak, egunak eta lekuak, (gazteleraz) Geihago…