VGaztea

Gazteak munduan zehar’ argazki lehiaketa.

Bidaia bat egitera al zoaz? Aurreko bidaia baten argazkirik al duzu? Baietz erantzun baduzu eta gaztea bazara, VG_gaztea Twitter kontuan sar zaitezke eta gurekin argazkia konpartitu, non atera duzun eta anekdotaren bat kontatuz.

Epaimahaiak argazkietako bat aukeratuko du eta irabazleak Fujifilm Instax Square SQ6 argazki kamera bat irabaziko du.

Gasteizen bizi diren, ikasten edo lan egiten duten 14 urtetik 35era bitarteko gazteak.

2019ko apirilaren 5etik maiatzaren 6ra arte parte hartu ahalko da, biak barne.

Saria: Bat-bateko kamera bat, Fujifilm Instax Square SQ6.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

Twitter-en @VG_Gaztea jarraitzea

14 eta 35 urte bitarteko adina izatea

Gure tweet-a birtuiteatzea

2019ko apirilaren 5tik maiatzaren 6ra bitartean parte hartzea

Partaidetza bakarra pertsona eta VG_gaztea twitter kontuaren lehiaketa bakoitzeko

Parte hartzaile batek ezin du saria irabazi bi hilabetetan jarraian

Hurrengo hashtag-ak erabili beharko dira: #Bidaiateka eta #Viajeteca

Gaia: Partekatu zure bidaia baten argazkia Twitter-eko VG_gaztea kontuaren Gazteak Munduan zehar tuit-ari erantzunez eta esan non atera zenuen, bertan gertatu zitzaizun anekdota bat kontatuz.

Info gehiago.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude