VGaztea

Kaldearte erakustaldiko antzezlan batean parte hartu nahi duzu? ‘Teatro del Silencio’ taldeak bere ikusikizun ibiltarian parte hartzeko boluntarioak behar ditu

Teatro del Silencio kale-antzerki taldeak ekainaren 7an eta 8an izango da Kaldearte erakustaldian eta “Rumbo al cementerio” izeneko ikuskizun ibiltarian parte hartzeko boluntarioak behar ditu. Partaidetza irekita dago 16 urte baino nagusiago direnentzat eta izena-emateko epea maiatzaren 12an bukatuko da.

Taldeak antzezle zein antzerki zale, mimo, dantzari zein kirolariak… bilatzen ditu. Sasoian egotea komenigarria da.

Parte-hartzeko ordutegiak

Ekainaren 4an, 5an eta 6an, 17:00etatik 21:00etara, Landatxo kiroldegian, 4 orduko iraupena izango duten hiru tailer egingo dira (mimo eta antzerki entseguak).

Ikuskizunaren egunetan, ekainaren 7an eta 8an, ordutegia luzeago da, prestaketa eta ikuskizun bera baitaude barne:

17:30etik 21:30era: aldageletan prestaketa.

21:00. “Rumbo al cementerio” ikuskizuna (iraupena: 50-55 min.).

22:00. Bukaera, aldegeletara joan, makillajea kendu, aldatu…

Nahitaezkoa da prozesu osoan parte hartzeko konpromezua hartzea: 3 tailer eta 2 emanaldietan.

Teaser “Rumbo al cementerio” (Festival d’Aurillac 2017), 5 minutu.

Izen-ematea eta argibide gehiago. Telefonoa: 945161268 infocultura@vitoria-gasteiz.org

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude