VGaztea

“Zurrumurruak, gezurrak eta sare sozialak” mintegia emango du maldita.es-ek maiatzaren 8an (asteazkena), zurrumurruen aurkako estrategiaren eskutik.

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, mintegi hau antolatu du, Gasteizko eta Arabako Zurrumurruen aurkako Estrategiaren barruan, maiatzaren 8rako (asteazkena) 19:00etan, La Florida aretoan, Europa Jauregian.

Interneten bidez hedatzen den informazioak gero eta garrantzi handiagoa duen mundu honetan, funtsezkoa da herritarrek ulertzea nola funtzionatzen duen Interneten eta sare sozialen bidezko edukien hedapena, eta, batez ere, gaitasun kritikoa garatzea eta tresnak edukitzea albiste faltsuak identifikatzeko eta haiek benetako informaziotik bereizteko.

Mintegiak parte-hartzaileei bidea emango die kontzientzia hartzeko nolako garrantzia duen desinformazioak eta ezagutzeko zer metodologia erabiltzen den MALDITA.ES-en hari aurre egiteko eta edukiak egiaztatzeko, horrela, beren eguneroko bizitzan aplikatu ahal izan dezaten, informazioaren kontsumitzaileak diren aldetik.

MALDITA.ES irabazi-asmorik gabeko kazetaritza-proiektu independentea da, eta beraren eginkizun nagusia da Interneten eta sare sozialetan dabiltzan informazioa eta diskurtso politikoa monitorizatzea, aztertzea eta egiaztatzea.

MALDITA.ES-ek zenbait adar ditu: Maldita Hemeroteca, Maldito Bulo eta Maldita Migración, besteak beste.

Stéphane Grueso zinemagile eta gizarte-ekintzaileak emango du saioa. Gruesok eskolak ematen ditu kultura-kudeaketaz, aktibismo digitalaz, Interneten aroko komunikazioaz eta zibersegurtasunaz. Horretaz gain, Maldita.es-eko hezkuntza-estrategiaren eta hedabide-alfabetatzearen arduraduna da.

Mintegian parte hartzeko, maitzaren 7a baino lehen eman behar da izena, posta elektronikoz (antirumores@vitoria-gasteiz.org) edo telefonoz (945 16 26 23, ordutegia: 08:00-14:00). (Lekuak bete arte).

Aste osoan zehar, beste mintegi batzuk egingo dira Kanpezon, Amurrion, Agurainen eta Guardian, Arabako Foru Aldundiak antolatuta.

Ekimen hau Zurrumurruen aurkako Estrategiaren barruan dago. Estrategiaren xedea bizikidetza positiboa sustatzea da. Horretarako, aldaketa eragin nahi du gure jarrera indibidual eta kolektiboetan, migratzaileei eta aniztasun kulturalari buruzko zurrumurru faltsuak, aurreiritziak eta estereotipo negatiboak indargabetzearen alde lan eginez, aintzat hartuta horiek jokamolde diskriminatzaileen pizgarri direla, zeinek gizarte-kohesioa oztopatzen duten.

Zurrumurruen aurkako Estrategiari buruzko argibide gehiago: Zurrumurruen aurkako Estrategia

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude