VGaztea

Euskararen normalizaziorako pausuak emateko unea da. (Maialen Olabe, EGK)

Maialen Olabe, EGK-ko presidentea

Artikulu originala Gazteberri aldizkarian

Garestik atera zen apirilaren 4an eta hamaika egunez hainbat hiri eta herri igaro ditu euskararen aldeko deia zabalduz, ‘Aro berriari Klika!’ egiteko deia eginez. Ez da lehena eta jada gutxi gehiago dago esateko Korrikari buruz. Balorazioak ere mordoak egin dira.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarentzat (EGK) sekulako aukera izan zen Bilboko lehen kilometroaren lekukoa eramatea. Keinua sinbolikoa izan zen Zorrotza-Kaxtresanako 88an batzea, gainerako kilometroen balio berbera izan baitzuen, baina egunerokoan euskararekiko dugun konpromisoa berresteko modua izan zen. Geihago…

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak

Arabako Lurralde Historikoaren zaindaria da San Prudentzio, eta haren ohorezko jaiak apirilaren 27an hasten dira, hots, jai egunaren bezperan, Gasteizko Probintzia plazan jotzen den danborraden erretretarekin. Festak, San Prudentzio egunaz gain, aurretiko eta ondorengo egunak hartzen ditu.

Info gehiago

Festaren historia

Danborradan Arabako sukaldariak eta elkarte gastronomikoen ordezkariak biltzen dira, mantala eta kapela handiak eramaten dituzte, eta hiriko kaleetan zeharreko kalejira egiten dute txistu zein danborraren soinuen laguntzaz. Ohikoa da jai horretan perretxiko nahaskia eta barrazkiloak jatea. San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, Armentiako basilikarainoko erromeria herrikoa izaten da, santuaren errelikiak ondratzeko. Erlijio ospakizuna amaitutakoan, lehiaketa gastronomikoak, herri kirolak eta beste jarduera batzuk burutzen dira basilikaren inguruko zelaietan, non milaka hiritar biltzen diren.

“Zurrumurruak, gezurrak eta sare sozialak” mintegia emango du maldita.es-ek maiatzaren 8an (asteazkena), zurrumurruen aurkako estrategiaren eskutik.

Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, mintegi hau antolatu du, Gasteizko eta Arabako Zurrumurruen aurkako Estrategiaren barruan, maiatzaren 8rako (asteazkena) 19:00etan, La Florida aretoan, Europa Jauregian.

Interneten bidez hedatzen den informazioak gero eta garrantzi handiagoa duen mundu honetan, funtsezkoa da herritarrek ulertzea nola funtzionatzen duen Interneten eta sare sozialen bidezko edukien hedapena, eta, batez ere, gaitasun kritikoa garatzea eta tresnak edukitzea albiste faltsuak identifikatzeko eta haiek benetako informaziotik bereizteko.

Mintegiak parte-hartzaileei bidea emango die kontzientzia hartzeko nolako garrantzia duen desinformazioak eta ezagutzeko zer metodologia erabiltzen den MALDITA.ES-en hari aurre egiteko eta edukiak egiaztatzeko, horrela, beren eguneroko bizitzan aplikatu ahal izan dezaten, informazioaren kontsumitzaileak diren aldetik. Geihago…

Kaldearte erakustaldiko antzezlan batean parte hartu nahi duzu? ‘Teatro del Silencio’ taldeak bere ikusikizun ibiltarian parte hartzeko boluntarioak behar ditu

Teatro del Silencio kale-antzerki taldeak ekainaren 7an eta 8an izango da Kaldearte erakustaldian eta “Rumbo al cementerio” izeneko ikuskizun ibiltarian parte hartzeko boluntarioak behar ditu. Partaidetza irekita dago 16 urte baino nagusiago direnentzat eta izena-emateko epea maiatzaren 12an bukatuko da.

Taldeak antzezle zein antzerki zale, mimo, dantzari zein kirolariak… bilatzen ditu. Sasoian egotea komenigarria da.

Parte-hartzeko ordutegiak

Ekainaren 4an, 5an eta 6an, 17:00etatik 21:00etara, Landatxo kiroldegian, 4 orduko iraupena izango duten hiru tailer egingo dira (mimo eta antzerki entseguak).

Ikuskizunaren egunetan, ekainaren 7an eta 8an, ordutegia luzeago da, prestaketa eta ikuskizun bera baitaude barne: Geihago…

Tetrapack 2019 – Erakusketa maiatzaren 4ra arte.

Tetrapack erakusketak bere hamargarren urteurrena ospatzen du; hori dela eta, bere hastapenetara bueltatuko da, Ignacio Aldecoa Kultura Etxera, hortxe antolatu baitzen lehenengo erakusketa 2009. urtean.

Estibaliz Aguirre López de Munainek, Ester Fernández Amorínek, Oihane Gil Ciriónek eta Xabier Martínez Ortiz de Pinedok erakusketaren laukotea osatzen dute. Aurtengo edizioa Ibon Sáenz de Olazagoitiak tutoretzaeta komisariotzapean egingo da bai eta Zas Kultur elkartearen izenean ere.

Hiru argazki sortak eta bideo sorkuntza batek osatzen dute erakusketa. Erakusketak gizartearen kritikaren bidez, egungo gazteen kezketara hurbiltzen gaitu: borroka feministaren kezka, musika barrukoa adierazteko; baina beti ere artista gazte bakoitzaren barne-barneko esperientzia jasotzen duen zentzu estetikoa kontuan hartzen.

Tetrapack 2019 – Erakusketaren erakusketa (pdf)

Tetrapack, Gazte Klik-Klak argazki eta bideo digitalaren lehiaketaren emaitza da. Sormena artistikoren sustapena izan nahi du eta, alde berean, sortzaile berriei aukera eman nahi die erakusketa guneak erabiltzeko bere lanak ikusgai izateko. Sormen gazteari saria eman nahi zaio baina, ordain ekonomikorik ez dago. Irabazleentzat esan nahi du taldeko erakusketako parte hartzaileak izatea bere lanak agerian jartzeko, horretarako argazkilaritza bideo sorkuntza eta arte plastikoen adituen tutoretza eta laguntza izango dute.