VGaztea

2019 ko Gazteentzako V Nanoipuinen Lehiaketaren saridunak.

Badakigu nortzuk diren Udal Liburutegi Sareak antolatu duen nanoipuinen lehiaketaren aurtengo irabazleak. Iban Zaldua eta Ana Malagon idazleak osatu dute oraingoan epaimahaia eta 273testu txikiren artean aukeratu behar izan dute.Zorionak guztioi eta eskerrik asko parte hartzeagatik!

I·D arte Arte eta Goimailako Disenu Eskolaren lankidetza berriro izango dugu aurten ere, eta horiei ezker erakusketa ibiltaria prestatu dugu lau gizarte etxeetan non aukera izango dugun ikusteko beraien lan grafikoak nanoipuinekin bat eginda ekainaren 12tik uztailaren 29ra arte, hurengo areto hauetan:

Zabalganeko gizarte etxean: ekainaren12tik 23ra.

Salburuko gizarte etxean: ekainaren 24tik uztailaren 3ra.

Lakuako gizarte etxean: uztailaren 4tik 15era.

Pilarreko gizarte etxean: uztailaren 16tik 29ra.

Aurten 145 egileren 273 testu izan dira. Parte hartu dutenen %62 emakumeak izan dira.

Ezagutu itzazu testu irabazleak eta euren egileak:

Lurra amaren nazioarteko eguna, apirilaren 22an.

Apirilaren 22a Lurra Amaren Nazioarteko Eguna da, eta ingurumenaren babesaren zein biodibertsitatearen zainketaren inguruan kontzientziatzea dauka helburu. Kultura askoren omenez aukeratu dute Ama Lurra izena, guztiok hartu eta babestu egiten gaituen planeta izendatzeko erabiltzen dutelako termino hori. Bertatik, hain zuzen ere, bizirauteko behar dugun guztia ateratzen dugu. Gure etxea da, baita gure baliabide-iturri bakarra ere.

Helburu hori lortzeko, zenbait erronkari aurre egin behar diegu: munduko superpopulazioa, kutsadura eta, batez ere, baliabide naturalen erabilera arduragabe bezain zentzugabea. Horren guztiorren ondorioz, planetan bizi diren espezie gehienen habitatak azkar-azkar aldatu dira.

Eduki hau zainduzaitez.com web orritik hartu dugu, eskertzen diegu. Gehiago irakurtzeko, sakatu esteka honetan.

Poetak Maiatzean – Gasteizko Nazioarteko Poesia Jaialdia

Maiatzean zehar, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikusizko poesiaren erakustaldiak, irakurketa herrikoiak… antolatzen dira. Parte hartzen dute tokiko eta gonbidatuko poetek, taldeek, elkarteek, poesiaren inguruko tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek edo dantzariek, besteak beste. Helburu nagusiena da poesia hedatzea hiri osoan zehar (hala nola eskolan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, hiriko toki emblematikoetan…).

Datak

Maiatzaren 8tik 31ra.

Programa

Poetak maiatzean 2019ko jardueren liburuxka (gazteleraz dago)

Apirilak 17 – Gazte informazioaren Europako eguna

Informa zaitez Arabako gune eta bulego Sarean!!!!!

Apirilaren 17an Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatuko da, gazteentzako informazio zerbitzuak Europan ezagutarazteko helburuarekin.

Eryica. Gazte Informazio eta Aholkularitzarako Europar Agentzia

Gazte Aukera

Injuve

Gaztea bazara eta zalantzaz gainezka bazaude, jar zaitez harremanetan Arabako gazte informazio zerbitzuekin eta galdetu. Ez izan zalantzarik, zure zain gaude!