VGaztea

Enplegua eta prestakuntza – Lan aktibazioko lantegiak

30 ordu irauten du, 3 orduko 10 saiotan banatuta, astelehenetik ostiralera, elkarren segidako bi astetan.

Lantegi guztiak doakoak dira. Izena eman behar da:

Datak kontsultatzea eta online izen-ematea

Aurrez-aurre izen-ematea: Herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko udal bulegoetan, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, CETICen eta Ignacio Ellacuría ikastegian.

Lekua: CETIC (Castro Urdiales, 10) eta Ignacio Ellacuría ikastegian (Castro Urdiales, 12).

Programa honetaz informazio gehiago edo orientatzailearekin hitzordua nahi baduzu, ez zalantzarik izan eta jar zaitez gurekin harremanetan:

Telefonoa: 945 161224 | formacionempleo@vitoria-gasteiz.org

Info gehiago.

Nazioarteko aterpekide txartela on-line

Estatuko zein atzerriko aterpetxeetan har dezakete ostatu edozein adinetako pertsonek,  aterpekide-txartela izanez gero.

Txartelak urtebete irauten du, hau da, 2017/02/01ean egindako txartelak 2018/02/01ean galtzen du balioa.

Txartel hau nazioartekoa da.

Non eskatu

Txartela Internet bidez (orrialde honetan dago formularioa), nazioarteko txartelak egiten dituen edozein Gazte Informazio Bulegotan edo REAJek Euskadin dituen Gazte-aterpetxeetan  eska dezakezu. Txartela jasotzeko nahitaez bulego batera joan behar da.

Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, bulego batean galdetu edo gazteria@euskadi.eus helbidera posta elektronikora mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.

Info gehiago Gazteaukera web orrian.

Gazte Hitzak lehiaketaren irabazleak: Ania Latorre.

Ipuin eta kontakizun Laburraren lehiaketan, Gazte Hitzak 2019. Modalitatea: euskera. Kategoria, 14-18 urte. Irabazlea, Ania Latorre Armentia: “Orri Txuria”.

Hona hemen bere kontakizuna irakurtzeko aukera (irudiak: Laura Arrue). https://bit.ly/2I90fos

Aniztasunak mila kolore eta printza bakoitzak gizartea aberasten du

Maialen Olabe, EGK-ko presidentea 2019-05-29 Artikulu originala Gazteberri aldizkarian

Mendebaldeko gizartean urte askoz eredu bakarra gailendu da. Heteronorma honek ezarritakotik at geratzen zen guzti hori baztertua izan da, arraro bezala kontsideratua, hainbat modutara etiketatua eta askotan jazarria. Horren adibide 1990eko maiatzaren 17a arte Osasunaren Mundu Erakundeko Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendan zuen.

Poliki-poliki gizarte bezala pausuak ematen ari gara, baina oraindik asko dago egiteko LGTBI+ kolektiboko norbanakoen beharrizanak asetzeko. Beste hainbat kasutan bezala, indarkeria fisikoa da ikusgarriena eta oihartzun gehien duena, baina hori icebergaren punta besterik ez da. Aniztasunak mila kolore baititu eta horietako printza bakoitzak gizartea(k) aberatsagoa egiten du. Zoritxarrez gazteon errealitatean LGTBI+fobia oraindik presente dago. Izan ere, ideologia patriarkal eta heterosexista oinarri duen gizarte batean bizi gara eta honek LGTBI+ pertsonenganako gorrotoa, eskubide urraketa eta norberak bere baitan duen aniztasuna eta bizipen konkretuen garapen eza ekartzen du. Geihago…

Kidez-Kide:Gasteizko eta Ibaguéko gazteek elkartasun internazionala eta kulturarteko bizikidetza gasteiztarren aurrean plazaratu dute

Kidez-Kide programan lan sakoneko urtebete aritu ostean, Koldo Mitxelena, VeraCruz eta Federico Baraibar ikastetxeetako neska-mutilak Urrezko Zeledonen plazan bildu ziren joan den maiatzaren 17an, eta merezi duen balioa eman zieten nazioarteko elkartasunari eta kultur aniztasunari, hiru ekintza bateraturen bitartez:

Koldo Mitxelena. Aldaketaren aldeko bidea

VeraCruz: Bigarren aukeren azoka txikia.

Federico Baraibar BHI: Irtenbidea zugan da. Ekin sexu- eta genero-bazterkeriaren aurka!

Proiektu hauen info gehiago.

Gasteiztarren aurrean, gazte horiek merezi duen balio eman zioten nazioarteko lankidetzari eta kultur aniztasunaren errespetuari, gune jakin bat konpartitu zutelarik, elkarrekin begiradak eta bizi-poza konpartituz. Une oso berezia izan zen Euskal Herriko eta Kolonbiako dantzatan aritu zirenekoa, elkarrekin egin ere. Geihago…