VGaztea

“Zure esku ere badago” serieko komiki digitalak berrargitaratzea.

Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, Berdintasun Zerbitzuarekiko lankidetzan, “Zure esku ere badago – También está en tu mano” serieko komiki digitalak berrargitaratu ditu.

Komikien diseinu berria, euskaraz eta gaztelaniaz, www.vitoria-gasteiz.org/zureesku helbide elektronikoan eskuragai daude. Komikien formatua eguneratu egin da eta gainera Andre Mari Zuriaren jaietarako argitaratu zen komikirako unitate didaktikoa sortu da, lehen ez bai zuen.

Zure esku ere badago kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu. Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz.

Komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu ikasgelan edo aisialdian gazteekin lantzeko. Horretarako hainbat dokumentu egin dira, lehenengoan alkatearen aurkezpena, berau erabiltzeko modua eta lortu nahi diren helburuak bai komikiekin eta baita unitate didaktikoekin, gainera komiki guztiak euskaraz eta gaztelerazko bertsioan agertzen dira bilduta. Dokumentu hau, Eranskin dokumentuaz dator eta unitate didaktiko guztiak biltzen ditu.

Bukatzeko eta erabiltzaileei errazteko materiala eskuratzea, lehenengoz komikiak eta unitate didaktikoak Udaletxeko Web orrian argitaratuko dira.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude