VGaztea

Ikusi Arabako 4.0 Industriaren Lanbide Heziketako eskaintza.

Arabako 4.0 Industriaren prestakuntza-eskaintza zabala ez da gradu eta masterretara mugatzen; Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo bikainak ere baditu.

Info gehiago Araba 4.0 web orrian

Mekatronika Industriala

Prestakuntza-ziklo horretako ikasleek sistema mekatroniko industrialak konfiguratzen eta optimizatzen ikasten dute, baita sistema horien muntaketa eta mantentzea planifikatzen, gainbegiratzen eta egikaritzen ere. Hori guztia, kalitateko, segurtasuneko, ingurumen-errespetuko eta lan-arriskuen prebentzioko protokoloei jarraikiz.

Mendizabala Institutuan, Egibiden eta Laudioalden ematen da.

Automatizazio eta Robotika Industriala

Automatizazio eta Robotika Industriala zikloa egiten duten ikasleek sistema industrialetako prozesuak neurtu, erregulatu eta kontrolatzeko instalazio automatikoak muntatu eta mantentzeko proiektuak garatzen eta kudeatzen ikasten dute.

Ziklo honek askotariko irtenbide profesionalak eskaintzen ditu, hala nola teknikari edo diseinugilea, proiektugilea, egiaztatzailea, programatzaile-kontrolatzailea edo taldeburua. Horiek guztiak, automatizazio industrialeko sistemak kudeatu, diseinatu, muntatu eta mantentzearekin zerikusia duten zereginen eskutik.

Mendizabala Institutuan, Egibiden eta Laudioalden ematen da.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude