VGaztea

Dibertikale: animazioa kalean.

Kale ikuskizunen zikloa uztailaren lehen hamabostaldian, uda garaia aprobetxatuz. Publikoak goza dezan da helburua eta horretarako hainbat motatako kale ikuskizunek entretenimendu, dibertsio eta parte hartzerako giroa sortzen dute.

Noiz eta non

2019ko uztailaren 1etik 16ra gizarte etxeetatik hurbil dauden plaza, kale eta parkeetan.

Programazioa

Gizarte etxeetako ordutegiak 2019ko uztail eta abuztuan

Uztailean

Abetxuku, Arana, Ariznabarra eta Landatxo Gizarte Etxeak hurrengo ordutegi berezia izango dute:

Astelehenetik ostiralera, 08:00-15:00.

Larunbat, igande, jaiegun eta zubietan itxita.

Gainerako zentroak zabalduta egongo dira ohiko ordutegian.

Abuztuan

Hurrengo zentroak abuztuan irekita egongo dira:

Ibaiondo Gizarte Etxea:

Abuztuaren 1etik 31rako ordutegia: astelehenetik igandera, 08:00-22:00

Pilar Gizarte Etxea:

Abuztuaren 1 eta 2ko ordutegia: 08:00-22:00

Abuztuaren 19tik 31rako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00-14:30

Iparralde Gizarte Etxea:

Abuztuaren 16tik 31rako ordutegia: astelehenetik igandera, 08:00-22:00

Gainerako zentroak itxita egongo dira.

Baditugu 2019ko irabazleak bizikletari buruzko IX. lehiaketan.

Lehiaketa honetara aurkeztu diren 19 kontakizun laburren artean epaimahaiak erabaki du euskaraz “Zulatua” Igor Mercado Azcuenagak idatzita eta gaztelaniaz ipuin irabazlea “Diamante” Iñaki Vispo Goyak idatzita.

  1. Lehiaketara 3 kontakizun labur aurkeztu dira euskaraz. Aurkeztu direnen artean %63 gizonezkoak izan dira; eta adinari dagokionez, gazteenak 17 urte ditu; eta nagusienak, 74.

Kontakizun horien egileek 250 euroko txartela bana jaso dute, Gasteizko bizikleta-lagun denda batean gastatzeko.

  • Euskaraz ipuin irabazlea: Zulatua (pdf)
  • Gaztelaniaz ipuin irabazlea: Diamante (pdf)

‘Kortxeak & Krispetak’ -Musika eta zinema Falerina lorategian.

Musika eta zinema uztartzen dituen Kortxeak & Krispetak zikloak 5 urte bete ditu honezkero. Aurten hiru ikus-entzunezko eta kontzertu bat eskainiko dizkigu, uztailaren 2tik 5era: Lou, M.I.A. eta Orion ikus-entzunezkoak eta Eskean kristo-ren kontzertua. Salbuespen gisa, Lou Oihaneder barruan proiektatuko da. Besteak, ohi bezala, aire librean, Falerinan.

Informazio gehiago

Filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatzen dira; musikarekin harreman estua duten pelikula dokumentalak izan ohi dira.

Zikloari amaiera emateko kontzertu bat programatzen da.

Udaren hasieran egiten da, eta saio guztiak Falerina lorategian izaten dira. Filmazpit programarekin elkarlanean antolatzen da.

Udan ere gazteon eskubide eta beharrak buruan izan ditzagun. Maialen Olabe, EGKko koordinatzailearen artikulua.

Artikulu originala Gazteberri aldizkarian

Uda heltzen denean badirudi erritmoa jaitsi egiten dela eta iraila arte hainbat kontu bigarren maila batean geratzen direla. Oporrak direla, hiri eta herrietako jaiak datozela eta eguraldi hobearekin bestelako planak sortzen direla. Zoritxarrez, hainbat kontu ez dira gazteon egunerokotik aldentzen. Udan ere gazteon eskubide eta beharrak buruan izatea beharrezkoa da.

Batetik, jada berez gazteok pairatzen dugun prekarietatea areagotzen da. Urtaroko hainbat lanpostu sortzen dira, ez beti baldintza egokienetan. Ez dira arraroak ezta gutxi behin-behinekotasuna eskaintzen dutenak, etorkizunean zer gertatuko den jakin gabe. Era berean, zoritxarrez, ohikoa da lan hauetako batzuetan ordu extrak sartu behar izatea, horrek gazteon bizitzan duen eraginarekin. Geihago…

Aurtengo udan Eraztun Berdea era ludikoan ezagutzeko gonbit egin du IGIk, familientzako jarduerak, lantegiak eta txangoak antolatu baititu, 30 orotara

Irekita dago izena emateko epea Udalaren web-orrian, Atarian, 010 telefonoan eta gizarte etxeetan.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak programazio betea antolatu du udako hilabeteetarako: besteak beste, Eraztun Berdeko landaretza eta fauna familiartean berraurkitzeko jarduerak, lantegiak eta ibilbide tematikoak proposatzen ditu uztailetik irailera arte.

Info gehiago Udalaren web orrian. Geihago…