VGaztea

Jaietan indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko kanpaina

Informazio eta aholkularitza gunea

Abuztuaren 4tik 9ra arte, indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko informazio gune bat jarriko dugu. Bertan eraso matxista baten aurrean baliabideen inguruko informazioa eta orientazioa emango dugu, hala nola indarkeria matxistaren prebentziorako informazioa eta difusiorako materialak. Programazio osoa udalaren arreta-zerbitzuekin koordinatuta egongo da.

  • Ordutegia: 17:00etatik 23:00etara.
  • Kokalekua: Posta eta Independentzia kaleen arteko bidegurutzean.

Sensibilizazio eta prebentzio ibiltaria

Sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzeko talde-ibiltari bat egongo jai eremuetan eta ordutegi ezberdinetan, gazteen egoerak eta beharrak identifikatzeko, gizonen paperaren inguruan hausnartzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideen gaineko informazioa eskaintzeko.

Ez onartu eta ez izan portaera matxisten konplize. Horiek etetea exijitu, eta beharrezkoa balitz, erasotzailea espaziotik kanporatu.

GAZTE SORTEGIAK (Sormen laborategia).

19-20 ikasturtean, irailetik ekainera bitartean, “Gazte sortegiak” sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero, arratsaldeko 17:00-18:30 artean, zehazki (irailaren30etik ekainaren 8ra). Eskola borobiltzeko, amaieran sormen asteburua egingo da GARAION sorgingunean (Ozaetan), ekainaren 13 eta 14an.

Oihane Pereak, Miren Narbaizak, Edurne Azkaratek eta Hala Bideo-ko lagunek bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Gazte sortegiak” sormen laborategiak lagun artean dituzte helburu, sormena biziz, gazte sortzaileen sarea elikatuz, eta euskararen erabilera eta gaitasunean eraginez.

Izena emateko epea irekita dago irailaren 25era arte. Eskolak 150€ko prezioa du, sormen asteburua barne. Geihago…

GO Gasteiz Kultura, kulturaren leiho berria Gasteizen.

Identitate digital berriak eragile, proiektu eta espazio pribatu nahiz publikoak ezagutzera emateko espazio komun gisa aurkeztea du xede.

GO Gasteiz Kultura

“GO” hitzak, zeinek Gasteizen G letra baitauka, bat egiten duten lau esanahirekin egiten du jolas.

Gobernua: Tokiko gobernantza da planaren ekintzetako bat.

Gogoa: Pentsamendua, oroimena, oroitzapena, desira, borondatea, nahia.

Gogue: mendean erabilitakoa hitza da; poza, bozkarioa du esanahi.

Go-Go: Ingelesezko substantiboa, zeinek azkar joatea, aktiboa, bultzada, dinamismoa esan nahi baitu.

“Go Gasteiz Kultura” da izena, eta honelakoa da logotipoa: hiru hitzak, bertikalean jarrita eta bi lerrok banatuta. Kolorea berdea da (gertuko herrietatik bereiz). Hondoa zirkulu bat da, osotasuna eta batasun-sentimendua irudikatzeko. Eta aukeratutako kolorea berdea da; izan ere, ingurumenarekin, iraunkortasunarekin eta Green Capitalarekin lotzen da Gasteiz. Geihago…

Botilarik eta potorik gabeko celedon 2019. Plastikozko ontzien hondakinak murriztuz, edalontzi berrerabilgarriak erabiliz

Hurrengo Abuztuak 4, berriro, Andre Maria Zuriaren Enparantzara beirazko botilak eta edari-potoak sartzea debekatuko da. Horretarako, poliziaren kontrolez gain, EGIBIDEko 44 boluntariok debeku honen zergatia azalduko diete bertara hurbiltzen direnei, enparantzara sartzeko baimendu ziren 10 sarreretan. Helburua beirazko botilak eta potoak sartzea saihestea da, haien ordez edalontzi eta botila berrerabilgarriak baliatuz.

EGIBIDEk 20 urte daramatza ari izanez elkarlanean Gasteizko Udaletxearekin Zeledon jaitsiera-egunean. Beirazko botilak jasotzen hasi ginen eta orain hiritargoa konbentzitzearen lanak egiten ari gara jaietan guztiok beira eta potoa alde batera uzteko eskatuz eta, haien partez, edalontzi eta botila berrerabilgarriak erabiliz.

Jaietako azken urteetan, batez beste, 90 mozketa zauritu izan dira Txupinazoaren bitartean. Iaz inor ez. 2018ko jaitsierak zero beira Enparantzan sendotu zuen: 2016an, 16.000 botila jaso ziren, 2017an, 300 eta iaz ia ezer ez.

Indarkeria matxistarik gabeko Andre Maria Zuriaren jaiak aldarrikatzen ditu Gasteizek

Aurtengoan, Udalak indartu eta beste leku batean paratuko du indarkeria matxista prebenitzeko informazio-lekua. Independentzia eta posta kaleen arteko bidegurutzean izango da eta irekita izango da abuztuaren 4tik 9ra bitartean, 17:00etatik 23:00etara.

Informazio-lekua edonor bertara joateko modukoa izango da, eta bertan entzumenaren aldetik aniztasun funtzionala duen profesional bat arituko da, zeinu-hizkuntzan zein ahoz komunikatzeko gauza. Lekua prestatuta dago arreta intimo eta seguruagoa eskaintzeko, hala beharko balitz.

Horrez gain, LGTBI pertsonaren bat eraso matxista baten biktima izan bada, informazio-lekuan lagunduko egingo diote, eskura dituen zerbitzuen berri jakin dezan. Ez da artatzeko zerbitzu bat; aldiz, zerbitzu espezializaturen bateko arta jasotzeko bitartekaritza eskaintzen du. Beharrezkoa balitz, eta bertaratu den pertsonak hala eskatuko balu, koordinazioko eta udal baliabideetara laguntzeko protokoloa aktibatuko da.

Info gehiago.