VGaztea

Kazetaritza, bertatik bertara – Gaurko kazetaritzari buruzko jardunaldiak. Abuztuaren 26tik 30era.

Uda une egokia da eguneko gaiak sakoago aztertu ahal izateko, urteko beste garai batzuetako abiadura azkarretik aske. Abuztuan “Kazetaritza, bertatik bertara” jardunaldiak egiten dira Gasteizen. Programa honek gaurko gaiak lantzen ditu, kazetari eta adituen eskutik, herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz.

Liburuxka: Kazetaritza, bertatik bertara 2019

Azken hilabeteetan nazioartearen arreta erakarri duten gatazkei begira egongo da: haurren ezkontzak, Txinaren garapen ekonomikoa, Ekialde Ertaineko buru-hausgarria aztertuko da geopolitikaren eta geoekonomiaren ikuspuntuetatik, populismo eta fake news direlakoak et aura izateko giza eskubidea besteak beste.

Ospe handiko kazetariak eta prentsa-argazkilariak izango dira: Pedro Armestre, Mónica García Prieto, Sandrine Morel, Jesús A. Núñez Villaverde o Karlos Zurutuza.

  • Kazetaritza, bertatik bertarajardunaldiak: 2019ko abuztuaren 26tik 30era. Hitzaldiak eta konferentziak Europa Biltzar Jauregian gauzatzen dira. Proiekzioak, ordea, Florida zinema-aretoetan.
  • Argazki erakusketa: abuztuaren 12tik irailaren 1era, Europa Biltzar Jauregiaren ondoan, ikusgai “Haurren ezkontzak” Pedro Armestre saridunaren prentsa-argazkilariaren lana.