VGaztea

12-18 urte bitarteko GAZTEENTZAKO LANTEGIAK Artium museoan.

MUSIKA HEDATUA

Diziplina asko elkartzen diren lantegi hauetan, musika elektronikoa abiapuntu harturik eta oso modu esperimentalean beste diziplina batzuk jorratuko dira, hala nola performancea, bideoa, komikiak, marrazkiak… eta askoz gehiago!

SOINUDUN LORATEGIA

Antton Goikoetxearekin eta Andrea Ríos-ekin Lantegi honetan ikus-entzunezko instalazio suntsikor bat sortuko dugu Artiumen lorategirako. Tokia eraldatuko dugu soinu-iturriak eta parte-hartzaileek sortutako tamaina handiko margolanak erabiliz. Lan horiek han-hemenka kokatuz, artelan multisentsorial bihurtuko da lorategia.

Urriaren 5ean, larunbata 17:00etatik 19:00etara

Plaza aretoan Doako jarduera

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

Bueltan da Botaba, Euskal Esamoldeen Erronkaren 3. edizioa

Botaba euskal esamoldeen erronkaren hirugarren edizioa martxan da dagoeneko. Berritasunekin eta egundoko sariekin, bueltan da gazteentzako lehiaketa. Euskararen

erabilera sustatzea du helburu, eta gazte jendeak egunerokotasunean hizkuntza modu

naturalean erabiltzea.

Hirugarren edizioa da Labayru Fundazioak aurten antolatuko duena. Aurrekoetan bezala, Instagram izango da lehiaketaren euskarria, baina aldaketak dakartza azken edizio honek.

Oraingoan ere, lehiaketak hiru aste iraungo du, azaroaren 4tik 25era, hain zuzen ere. Baina aurreko edizioetan ez bezala, aurten “beroketafasea” egongo da urrian, parte-hartzaileek, jolasean ondo pasatzeaz gain, lehiaketan nola parte hartu behar den ikas dezaten. Tarte horretan, erronkak, asmakizunak, lehiaketako enbaxadoreen zuzenekoak eta abar izando ditugu. Horrez gain, zozketak ere egingo dira fase horretan: Bilbao BBK Live eta Donostia Festibalerako sarrerak Last Tourrek emanda, Mr. Euskaldun produktu pertsonalizatuak…

Edizio honetako beste berrikuntzetako bat sariei dagokiena da. Aurten bi kategoria egongo dira eta sari bat eskainiko da bakoitzean.

Gurasotasun jardunaldiak, Europa Biltzar Jauregian

Hartzaro eta Senitarte Zerbitzuak familiei zein hezkuntza, osasun eta gizarte-zerbitzuen alorretako profesionalei zuzenduriko gurasotasun jardunaldiak antolatu ditu urriaren 17 eta 18rako.

“Hezkuntza errokak arodigitalean, gurasotasun positiboaren ikuspuntutik” izenburu duen lehen jardunaldia urriaren 17an egingo da. Umeek pantailak eta sare sozialak egoki erabiltzeak eta aro digitalean hezteak dakartzan erronkek hala profesionalei nola familiei sortzen dizkiguten zalantzak argitzen saiatuko gara, baita jarraibideak eta tresnak ematen ere.

Urriaren 18ko jardunaldiak “Gurasotasun positiboa: ikuspegi berritzailea gizarte-zerbitzuen Gizarte eta Hezkuntza arloetako esku-hartzerako” du izenburua. Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako profesionalei zuzenduriko jardunaldi honetan Gurasotasun positiboaren zenbait alderdi (autorregulazioa, familia-dibertsitatea, arretan heztea aro digitalerako erronka gisa…) sakon aztertu nahi dira, eta Gurasotasun Positiboaren Programa aurkeztu, Udalak pantailen erabileraz egitekoa den kanpainarekin batera.

Udalaren Liburutegi Sarea – Gazteentzako jarduera bereziak.

Udalaren Liburutegi Sareak hainbat jarduera antolatzen ditu publiko guztientzat urte osoan zehar. Jardueretan parte hartzeko hainbat modu daude: sarrera librea, sarrerekin edo izena ematearekin.

Udal Liburutegi Sarearen egutegian, urtean zehar gauzatzen diren jarduera guztiak ikusi ditzakezu.

Gazte eta helduentzako jarduerak

Literatura gertutik bizitzeko jarduerak. Idazleak, literatura ikuskizunak, hitzaldiak, ipuin kontalariak, antzerkia, errezitaldiak eta bertsoak.

Eta gainera

  • Irakurketa klubak. Haur eta helduentzako irakurketa klubak, askotariko gaiak jorratzeko. Iritziak beste irakurleekin konpartitu nahi dunentzako jarduera. Liburutegi Sareak behar diren liburuak hornituko ditu. 2019-2020ko denboraldia
  • Bisita gidatuak eta lekuak uztea. Sarea ezagutu eta liburutegia zure esku.
  • Gazteentzako Nanoipuin lehiaketa Interneten bidez: obrak aurkezteko epea otsailaren 10etik, martxoaren 19a arte. Oinarriak eta parte hartzeko instrukzioak oraindik ez daude eskuragai.