VGaztea

Eta gazteon emantzipazioa?

Etxebizitzaren gaia jorratzeko gazteen, teknikarien eta politikarien arteko topaketa.

Azken datuen arabera Gasteizko batez besteko alokairua 1070,1 eurokoa da. Hiruhilekoz hiruhileko, urtez urte, prezioa gora doa eta aditu batzuen arabera alokairu burbuilaren aurrean gaude. Arazo honetarako konponbideak bilatzeko asmoz, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak “Eta gazteon emantzipazioa?” jardunaldia antolatuko dute urriaren 3an, 17:30ean, Landatxo gizarte etxean.

Ekitaldiak Hiruburu dinamika jarraituko du, hots, hiru protagonista —gazteak, kargu politikoak eta teknikoak— gai zehatz bat jorratzeko mahai baten inguruan elkartuko dituen eztabaida-dinamikan oinarrituko da. Kasu honetan gazteak eta etxebizitzaren gaia ardatz izango duen solasaldia sortuko dugu, etxebizitza-eredu berriak ezagutzeko eta aztertzeko beharragatik: alokairu soziala, pisu solidarioak, co-housing-a edo belaunaldi arteko elkarbizitza, besteak beste.

Solasaldi honetan parte hartu nahi duten gazteek dohainik izena eman ahal dute galdetegi honen edo 688737092 telefonora deituz.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude