VGaztea

Hizkuntza klubean izena emateko aukera ikasturtean zehar irekita jarraitzen du eta laster hizkuntza berriak eskainiko dira

Hizkuntza Klubak ikasten ari zareten hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen dizue 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Gainera, zuen herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko aukera ematen dizue ere. Ez da gramatika, ariketak… egiteko hizkuntza-ikastaro bat. Landuko duzuena zuen hitz-jariotasuna izango da. Horretarako, aukeratzen duzuen hizkuntzaren maila ertaina izan behar duzue gutxienez.

Dagoeneko 144 pertsonek izena eman dute eta datorren astean hasiko dira saioekin. Baina lasai, oraindik egin ez duzuenok aukera izango duzue ikasturtean zehar ere, leku libreak dituzten taldeetan eta beteta daudenen itxarote zerrendatan.

Ingelesa, frantsesa, italiera, euskara eta gaztelania praktikatu ahalko dira, eta hemendik gutxira alemana eta errusiera ere eskainiko dira. Alemanaren kasuan, gainontzekoetan bezala, mintzamena lantzeko taldea izango da. Errusierarena, ordea, hastapen ikastaroa izango da.

Argibide gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/clubidiomas

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude