VGaztea

Kantu eta Hiri-dantzaren Xtrajaia erakustaldia, 12-18 urte bitarteko gazteek emanda

Igandean, azaroak 17, Aldabe gizarte etxeko antzokian, Xtraclubeko Kantu eta Hiri-dantzaren lantegietan parte hartu duten gazteek erakustaldi bat emango dute, eta hiru hilabetetan praktikatutako kantu eta dantza gazteak eskainiko dituzte.

Udazkeneko Xtrajaiak oso nobedade aipagarriak eskainiko ditu. Alde batetik, Paloma Strachan gazteak, txeloa jotzen duen bitartean, berak sortutako “Dolor” izeneko kanta abestuko du. Beste aldetik, Zuriñe Gonzalez de Aspuruk, “Volare” kantan, zeharkako txirula joko du; eta Sara Ruiz-ek “Creep” kantari adaptazioa egingo dio ukelelea jotzen.

Dantza, kanta eta musika-tresnek parte hartuko duten 30gazteen emanaldiari ikusgarritasuna emango diote, eta gazteen musika eta dantzarekiko pasioa nabarmenduko dute.

  • Eguna: azaroak 17
  • Tokia: Aldabe gizarte etxearen antzokian.
  • Ordua: 18:00-19:15
  • Adina: adin guztiak.
  • Sarrera: librea, tokiak bete arte.
  • Aurkezpena: gaztelaniaz eta euskaraz

Azken egunak Gazte Klik Klak argazki eta bideoaren lehiaketara lanak aurkezteko.

Zurrumurruak, estereotipoak, tolerantzia, aniztasuna. Nola bizi du bere hiriko kultur eta gizarte aniztasuna gaztedi gasteiztarrak?

Erakuts ieazaguzu, zure argazki edo bideoen bitartez, aniztasunaren zure ikuspuntua edota kulturartekotasuna aukera bezala hautematekoa. Elkarbizitza onaren aldeko eta aurreiritziak ezabatzearen aldeko hiri bat eraikitzen dutenek zer sentiarazten dizuten adierazi. Edota zure inguruan entzuten dituzun atzerriko jatorria dutenen gaineko zurrumurru eta estereotipo kaltegarriak nola desegingo zenituzkeen azal dezakezu ere.

Lehiaketaren ezaugarriak

  • Parte hartzaileak: Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak.
  • Jasotzeko epea: 2019ko irailaren 16tik azaroaren 4a bitartean, biak barne.
  • Lanak bidaltzea: email bidez edota aurrez aurre, pendrive, CD edo DVD formatuan.

Geihago…

Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! Urriak 30

Gaur egun gazteak pairatzen duten lan prekarizazioa pil-pilean dagoen gaia bada ere, prekarizazio hau soldatan eta lan istripuetan zentratzen da askotan, arazoaren edo egoeraren ‘gainazal’ hori soilik kontuan hartuz. Bistako hori aipatuta beste hainbat ondoriori ez zaio erreparatzen. Besteak beste, kontratuak sinatzerakoan dugun informazio falta edota lan baldintza eta lan eskubideei buruzko ezagutza falta.

Oso beharrezkoa da salbuespenezko egoerak azaleratzea ―bekak, praktikak, lanaldi partzialak, Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) bidezko kontratazioak, etab― prekarietatea areagotzen baitute. Era berean, lan kontratuen eta lan baldintza txarren ondorioen gaineko informazioa eskasa denez, formazio eta informazio gehiago beharrezkoak dira. Geihago…

CONTRA LA POBREZA MENSTRUAL, Haziak programak lagundutako programa bat

Gasteizen hasi zen proiektu hau. Lantegi bat egin genuen emakumeek oihalezko konpresak egiten ikasteko; lantegi horrek aukera jasangarria eta osasungarria higiene menstruala zaintzeko ematen zuen. Gai horien inguruan lan egin nahi genuen urrian Lamura joateko asmoa geneukan, gure elkartasun oporrak izango ziren, Afrikable erakundearen eskutik (garapen-bidean dauden herrialdeen emakumeen errealitatea ezagutzera ematea kultur-trukearen bitartez da opor hauen helburua). Lantegiaren harrera zeharo hunkitu gintuen. Lemuko emakumeek hilekoa izaten duten beraien gorputzen inguruan zerbait gehiago jakitea bene-benetan zoriontsu egiten gaitu.

Gaur zabaldu da Zientzia Astea 2019ko jardueretan parte hartzeko izen-emate epea

Txokoez gain, 140 jarduera baino gehiago atondu dira aurten, tartean, tailerrak eta irteerak. Azken bi horietan izena ematea ezinbestekoa da

Astelehenean, urriak 28, goizeko 9:00etan, irekiko da izen-emate epea, UPV/EHUren XIX. Zientzia Astea dela eta, Bilbon, Donostian, Barakaldon, eta Gasteizen antolatu diren tailer eta txangoetan parte hartu ahal izateko. Zientzia Astea ekitaldi ludiko eta pedagogikoa da, eta ekimen honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteari zientzia hurbildu nahi dio, haren benetako xarma erakutsi eta gazte, heldu eta umeen jakin-mina piztuz. Azaroaren 6tik 10ra bitartean Bilbon eta Barakaldon egingo da XIX. Zientzia Astea, azaroaren 7tik 9ra Donostian eta azaroaren 7tik 10ra Vitoria-Gasteizen. Bilbon, Bizkaia Aretoan izango da; Barakaldon, Clara Campoamor Zentro Zibikoan; Donostian, Tabakaleran; eta, Vitoria-Gasteizen, Bibat Museoan.