VGaztea

Gasteiz konexioan. Bizitza larrialdi klimatikoaren menpe

Azaroak 28 noviembre, 18.30, Centro Cívico Aldabe, Vitoria-Gasteiz

Laugarren urtez, Gasteiz konexioan abian jarriko da geure hiriaren eta munduko beste lekuen arteko loturak ezagutze aldera.

Ingurugiroarekiko eta planetarekiko kontzientzia (azkenean!) piztu omen den urte honetan, larrialdi klimatikoa abiapuntutzat duten zenbait istoriok aldaketa klimatikoa eta giza eskubideak txanpon bereko bi aldeak direla erakutsiko dute, lehenengoak bigarrena baldintzatzen baitu.

Hondamendi naturalak, lehorteak, uholdeak, itsasoaren mailaren igoera, elikagaien eskasia, gero eta muturrekoagoak diren gertakari metereologikoak, beharrezko migrazioak, pobrezia, desberdintasunak… aldaketa klimatikoaren ondorio batzuk baino ez dira. Baina, zeintzuk dira horien kausak?

Ekologistak Martxan erakundeko pertsona batek eta, ekintza honetan parte hartzeko geure hiria bisitatzen duen Acción Ecológica de Ecuador erakundeko kide den beste batek, aldaketa klimatikoaren kausen inguruan elkarrizketan jardungo dute. Hauen ondorioak aztertuko ditugu ere, errealitatea bihurtu baitira dagoeneko geure tokian tokiko esparruan, Araban, baina baita urrunago dauden eskualdeetan ere, adibidez, Ekuadorren.

Baina egun errealitate dena irauli egiteko, garaiz gaude! Sentsibilizazio jardunaldi honetan larrialdi klimatikoa geldiarazteko gure eskuetan dagoena ezagutuko dugu, besteak beste kontsumo arduratsuago bat. Horretarako, Bionekazaritzak, Arabako Nekazaritza Ekologikoaren aldeko elkarteak, baserriko nekazaritzak mehatxu hau murrizten lagundu dezakeela aztertuko du. Bestalde, Fridays For Future/Juventud por el clima Gasteiz antzeztokia hartuko du gazteen aldarrikapenak erakusteko eta etorkizunik gabeko planeta bat oinordetzan jaso nahi ez dutela ozen esateko.

Asier Kidam magoa gurera etorriko da ere ilusionismoa eta ingurugiroa zaintzeko kontzientzia uztartzen duen ikuskizunarekin. Jakin badakigu magiak ez duela larrialdi klimatikoa gelditzen; norbanakoaren konpromisoak, kontzientzia kolektiboak eta benetako borondate politikoak soilik, baizik. Hortaz, bere ikuskizun honek lagunduko du gure planeta zaintzeko garrantziaren inguruan sentsibilizatzeko.

Eta hau guztia, Green Valley emanaldiarekin, akustikoan (kitarra eta ahotsa); eta Maribel Salas aktoreak aukeztua.

Informazio gehiago

PARTE HARTU! Ez zaitu axolagabe utziko :: ¡PARTICIPA! No te va a dejar indiferente

Doan. Leku kopuru mugatua :: Gratis. Aforo limitado

#GasteizEnConexión

Antolatzailea/Organiza: Coordinadora de ONG de Desarrollo de Euskadi

Laguntzaileak/Colaboran: Ayuntamiento de Vitoria Gasteiz, Diputación Foral de Araba y Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude