VGaztea

Ekitea – Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala

Emprender - Ekintzaileei Laguntzeko Plan IntegralaBaduzu negozio-ideiarik? Enpresa propioa abian jarri nahiko zenuke?

Ekintzaileak funtsezkoak dira gure lurraldeko ekonomia eta gizartea garatzeko, eta badakigu batzuetan ziurgabetasunari zein prestakuntza eta finantzaketa beharrari egin behar dietela aurre. Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralaren bitartez, ekintzailetza bultzatu nahi dugu hirian, enpresa proiektuak abiarazteko ekintzak eta programak garatuz, era integral eta pertsonalizatuan.

  • Oraingo edizioa: azaroak 19 – abenduak 12
    • 1. lantegia: Baliozkotu zure negozio-ideia
      Zure balio eta bereizketa proposamena garatzeko eta negozio sendoagoak diseinatzeko tresnak.
      Irakaslea: Aitor Ezkerra, Aken S. Coop. Consultoría de Gestión enpresaren bazkide sortzailea.
      Data: azaroak 19-20- 21, 9:30 – 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: azaroaren 14ra arte.
    • 2. lantegia: Saltzen ikasi

      Saltzeko beldur? Ezagutu zeure burua gehiago eta hobeto saltzeko. Merkataritza-esperientziarik ez duten ekintzaileei zuzendua.
      Hizlaria: Jokin Fernández, Elcavi enpresaren sortzailea, salmentak egiteko prestakuntza eta laguntza.
      Data: azaroak 26-27- 28, 9:30 – 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: azaroaren 21era arte.

    • 3. lantegia: Nola egin nire proiektuaren aurkezpen eraginkorra
      Enpresa-proiektuaren aurkezpen profesional eta sinesgarria lortzeko jarraibideak.
      Hizlaria: Alfonso Labeaga, Inncreciendo enpresaren sortzailea, garapen pertsonaleko aholkularitza.
      Data: abenduak 3-4-5, 9:30 – 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: azaroaren 28ra arte.
    • 4. lantegia. SECOT-Araben eskutik enpresa plana nola prestatu
      SECOT-Araba elkarteko profesionalek zure enpresa plana prestatzen lagunduko dizute.
      Data: abenduak 12, 09:30 – 13:30 | 4 ordu | Izen-ematea: abenduaren 9ra arte.

Online izen-ematea

Zuzenean, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eta San Martineko bulego teknikoetan, inprimaki honen bitazrtez .

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude