VGaztea

EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Garraio zerbitzua aztertzera doa!

Ikasturtea hasten denetik amaitu arte hainbat bidaia egiten dituzte ikasleek. Batzuetan, gainera, egunero edo egunean bat baino gehiago. Zein eragin du horrek haien bizitzan? Zer suposatzen diote EAEko ikasle bati garraio-kostuek? 2016an #ZergArraio proiektuaren bitartez lehen azterketa egin genuen eta orain galdetegi baten bitartez garraio zerbitzua erdian jarita lanketa osatu eta eguneratu nahi dugu. Erantzun ezazu abenduaren 1a arte!

Asko izan dira abiapuntutzat hartutako galderak: zeintzuk dira urtebetean zehar izaten diren gastuak? Lurraldeen arteko aldeak daude? Zeintzuk dira garraio-aukera bakoitzak dituen trabak? Zeintzuk proposamen edo aukerak? Bete dira neurriren baten aurretik proposatutako kontuak?

#ZergArraio kontrastatzera eta osatzera

Galdetegi honen bitartez 2016an identifikatutakoa kontrastatu nahi dugu, egungo gazteek bizi duten egoerarekin osatu eta datu, esperientzia eta bizipenetatik abiatuz hobekuntza-proposamen eta aldarrikapen zerrenda bat egin instituzioei helarazteko.

Besteak beste, hiru gabezia nabarmendu ziren:

  • Euskadin zehar bidaiatzeko garraio txartel bakarraren beharra aldarrikatu zuen %96ak
  • Hezkuntza zentroetara hurbiltzeko loturak hobetzea, bereziki unibertsitateetara
  • Gazteei bideratutako baldintzak hobetzea: prezioa murriztu, bonu bereziak sortu ikasturterako eta horrela ikasten dauden pertsonek deskontu handiagoa lortzeko aukera izatea gazte tarifa arruntarekin alderatuta, eta abar.

Egitekoen zerrenda luzea

Izan ere, egitekoen zerrendan oraindik hainbat kontu daude, besteak beste garraio kostuak. Horretaz gain, egungo garraio zerbitzua eta ereduarekiko adostasuna, lurralde arteko desorekak eta eman beharreko erantzuna, ordutegi eta ibilbide aldetik eman daitezkeen hobekuntzak eta zuk mahai gaineratzen duzun guztia jorratuko dugu. Hemen galdetegia!

Informazio gehiago nahi baduzu edo bestelako zalantzarik izanez gero, idatzi hezkuntza@egk.eus helbidera edo deitu 944436143/688737133 (Irati) zenbakietara.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude