VGaztea

PATRICK BOUCHARD GONBIDATU BEREZIA GAZTEFILM FEST-EN

GaztefilmFest jaialdiko hirugarren edizioko herrialde gonbidatua Kanada izango da. Orain dela askotik jaso eta programatu dugu zinema kanadarra, eta aurten, munduko leku berezi horretako zinema omenduko dugu. Hainbat gauza partekatzen ditugu Kanadarekin, besteak beste hizkuntza eta hizkuntza politikak ulertzeko eta baloratzeko modua eta erkidegoak eta aniztasuna errespetatzea. Izateko modu hori kalitatezko zineman ikusi daiteke, jaialdiaren edizio honetan azpimarratu nahi ditugun proposamen interesgarri eta bizigarriekin.

Azaroak 30, larunbata, 19:30 Artium-en

Masterclass-a eta laburmetraiak proiektatzea

Patrick Bouchard artistaren lanak hainbat sari jaso izan ditu nazioartean. Bere azken lana, Le Sujet, Cannes-en estreinatu zuten. Lan hau eta beste 3 lan ikusi ondoren, artistaren alderdi ezberdinak eta sormen bereizgarri finkoa aztertuko ditugu. Programaren ondoren bertaratuekin hitz egingo du bere sormen prozesuari buruz.

Proiektatuko diren laburmetraiak:

The subject

Patrick Bouchard / Quebec, Kanada / 2018 / Elkarrizketarik gabe/ 10

Zinema animatzaile batek bere gorputza disekzionatzen du bere lana hornituko duten oroimen, emozio eta beldurrak bilatzeko. Bisturi batekin moztu bitartean, zenbait objektu sinboliko azaleratzen dira bere azken agerraldia oroitaraziz. Saihets-hezurra apurtu ostean bihotzera iritsi eta libratzeko gogo gehien duen hori aurkitu du azkenean.

Les ramoneurs cerebraux

Patrick Bouchard / Quebec, Kanada / 2002 / Elkarrizketarik gabe/ 12

Film labur honetan, tximiniak garbitzen dituzten bi garbitzailek bere biktimaren oroimen guztiak garbitzen dituzte, bere buruan zer gertatzen den jakin nahian. Objektu arraroz betetako mundu batean bizi diren txotxongilo beldurgarrien inguruko pelikula izugarria.

Debors Novembre

Patrick Bouchard / Quebec, Kanada / 2002 / Elkarrizketarik gabe/ 12

Filma, Dede Fortin, Les Colocs musika taldeko abeslariaren zoritxarrezko heriotzaz aritzen da. Dehors Novembre trackean hasi eta Azaroko (heriotzaren hileko) gau ilun batetik abiatzen da, heriotzari eta hondarrei buruzko istorio bat ehuntzen. Umeentzako ez aproposa..

Bydlo

Patrick Bouchard / Quebec, Kanada / 2012 / Elkarrizketarik gabe/8’

Musorgski-ren La suite “Erakusketa bateko kuadroak” film labur animatu honen inspirazio iturria da. Stop-motionaren bitartez bizitzaren zikloak islatzen ditu, gizakiaren eta piztien boterea, edertasuna eta lanaren laztura. Mirabetzaren kostu jasanezinaz hausnartzen du.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude