VGaztea

Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! Abenduak 4 Bilbon

Gaur egun gazteak pairatzen duten lan prekarizazioa pil-pilean dagoen gaia bada ere, prekarizazio hau soldatan eta lan istripuetan zentratzen da askotan, arazoaren edo egoeraren ‘gainazal’ hori soilik kontuan hartuz. Bistako hori aipatuta beste hainbat ondoriori ez zaio erreparatzen. Besteak beste, kontratuak sinatzerakoan dugun informazio falta edota lan baldintza eta lan eskubideei buruzko ezagutza falta.

Oso beharrezkoa da salbuespenezko egoerak azaleratzea ―bekak, praktikak, lanaldi partzialak, Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) bidezko kontratazioak, etab― prekarietatea areagotzen baitute. Era berean, lan kontratuen eta lan baldintza txarren ondorioen gaineko informazioa eskasa denez, formazio eta informazio gehiago beharrezkoak dira.

Gazteek haien lan eskubideak eta kontratuak ezagutu, kontratazio formula berezi ezberdinek eskubide hauek nola urratzen dituzten identifikatu eta formula hauek epe motz, ertain eta luzean zer nolako arazoak sortzen dituzten aztertuko dugu Emantzipa…Zer? enplegu eta etxebizitza lantaldean. Animatu eta parte hartu! Eman izena hemen!

Ekitaldia interesekoa bazaizu, eta edozein zalantza izanez gero, idatz iezaguzu bizibaldintzak@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 945 22 06 01 / 688 73 71 53 (Oihana) zenbakira. Ez galdu aukera eta eman izena hemen! Eta gerturatzea ezinezkoa bazaizu, baina ekitaldian jorratutakoaren berri izan nahi baduzu, idatzi edo deitu esandako kontaktuetara.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude