VGaztea

Ezagutu lan kontratuak, ezagutu zure eskubideak! Abenduak 4 Bilbon

Gaur egun gazteak pairatzen duten lan prekarizazioa pil-pilean dagoen gaia bada ere, prekarizazio hau soldatan eta lan istripuetan zentratzen da askotan, arazoaren edo egoeraren ‘gainazal’ hori soilik kontuan hartuz. Bistako hori aipatuta beste hainbat ondoriori ez zaio erreparatzen. Besteak beste, kontratuak sinatzerakoan dugun informazio falta edota lan baldintza eta lan eskubideei buruzko ezagutza falta.

Oso beharrezkoa da salbuespenezko egoerak azaleratzea ―bekak, praktikak, lanaldi partzialak, Aldi Baterako Laneko Enpresa (ABLE) bidezko kontratazioak, etab― prekarietatea areagotzen baitute. Era berean, lan kontratuen eta lan baldintza txarren ondorioen gaineko informazioa eskasa denez, formazio eta informazio gehiago beharrezkoak dira.

Gazteek haien lan eskubideak eta kontratuak ezagutu, kontratazio formula berezi ezberdinek eskubide hauek nola urratzen dituzten identifikatu eta formula hauek epe motz, ertain eta luzean zer nolako arazoak sortzen dituzten aztertuko dugu Emantzipa…Zer? enplegu eta etxebizitza lantaldean. Animatu eta parte hartu! Eman izena hemen!

Geihago…

PATRICK BOUCHARD GONBIDATU BEREZIA GAZTEFILM FEST-EN

GaztefilmFest jaialdiko hirugarren edizioko herrialde gonbidatua Kanada izango da. Orain dela askotik jaso eta programatu dugu zinema kanadarra, eta aurten, munduko leku berezi horretako zinema omenduko dugu. Hainbat gauza partekatzen ditugu Kanadarekin, besteak beste hizkuntza eta hizkuntza politikak ulertzeko eta baloratzeko modua eta erkidegoak eta aniztasuna errespetatzea. Izateko modu hori kalitatezko zineman ikusi daiteke, jaialdiaren edizio honetan azpimarratu nahi ditugun proposamen interesgarri eta bizigarriekin.

Azaroak 30, larunbata, 19:30 Artium-en

Masterclass-a eta laburmetraiak proiektatzea

Patrick Bouchard artistaren lanak hainbat sari jaso izan ditu nazioartean. Bere azken lana, Le Sujet, Cannes-en estreinatu zuten. Lan hau eta beste 3 lan ikusi ondoren, artistaren alderdi ezberdinak eta sormen bereizgarri finkoa aztertuko ditugu. Programaren ondoren bertaratuekin hitz egingo du bere sormen prozesuari buruz. Geihago…

Gazte Txartel berria

1.- Zertan datza Gazte-txartela programa?

Gazteei zuzendutako beste txartelak ez bezala, Gazte-txartela Europan homologatuta dagoen Euskadiko gazte-txartel bakarra da, European Youth Card Association (EYCA) elkartearen barne baitago. Beraz, Gazte-txartelaren titularrek, Gazte-txartelak eskaintzen dizkien abantailaz baliatzeko aukera izateaz gain, beste gainerako Autonomia Erkidegoetako eta EYCAko kide diren Europako herrialdeetako gazte-txartelen abantailak ere balia ditzakete.

Info gehiago

Gazte-txartela 30 urte bete arte izango duzu.

2.- Zer eskaintzen du Gazte-txartela programak?

Geihago…

EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Garraio zerbitzua aztertzera doa!

Ikasturtea hasten denetik amaitu arte hainbat bidaia egiten dituzte ikasleek. Batzuetan, gainera, egunero edo egunean bat baino gehiago. Zein eragin du horrek haien bizitzan? Zer suposatzen diote EAEko ikasle bati garraio-kostuek? 2016an #ZergArraio proiektuaren bitartez lehen azterketa egin genuen eta orain galdetegi baten bitartez garraio zerbitzua erdian jarita lanketa osatu eta eguneratu nahi dugu. Erantzun ezazu abenduaren 1a arte!

Asko izan dira abiapuntutzat hartutako galderak: zeintzuk dira urtebetean zehar izaten diren gastuak? Lurraldeen arteko aldeak daude? Zeintzuk dira garraio-aukera bakoitzak dituen trabak? Zeintzuk proposamen edo aukerak? Bete dira neurriren baten aurretik proposatutako kontuak?

#ZergArraio kontrastatzera eta osatzera

Galdetegi honen bitartez 2016an identifikatutakoa kontrastatu nahi dugu, egungo gazteek bizi duten egoerarekin osatu eta datu, esperientzia eta bizipenetatik abiatuz hobekuntza-proposamen eta aldarrikapen zerrenda bat egin instituzioei helarazteko. Geihago…

AMAIERA EKITALDIA + Sari banaketa gazte film Fest. ekitaldian

abenduak 1 igandea | 20:00 | VITAL FUNDAZIOA KULTURUNEA (dendaraba)

Doaneko sarrerak

GaztefilmFest jaialdiaren hirugarren edizioan honela aukeratuko dira lan irabazleak:

Epaimahaiaren sariak:

– GAZTEFILFEST epaimahaiaren saria haurren film luze onenarentzako: GaztefilmFest jaialdiko batzordeak aurretiazko aukeraketa egin ondoren, hainbat ikastetxeetako umez osatutako epaimahaiak film luze onenaren saria emango du.

– GAZTEFILMFEST epaimahaiaren saria gazteen film luze onenarentzako: Epaimahaia osatuko duten gazteek ikastetxe ezberdinetan ikasten dute. Filmak ikusi ondoren bozketa egingo dute gazteen saileko film irabazlea izendatzeko.

– Umeek egindako film labur onenarentzako epaimahaiaren saria: Kontuan hartuz jaialdi gutxiren espezializazioa dela haurren eta gazteen zinema, eta gure jaialdian haurrek eta gazteek zuzeneko parte-hartzea dutenez, ohikoena horien arteko harremanak ezartzea eta sendotzen gaituzten sinergiak sortzea da.

Ikusleen sariak:

– GAZTEFILMFEST  ikusleen saria haurren film labur onenarentzako: Gure helburu nagusienetako bat ikusleak sortzea da, eta bereziki haurrei eta gazteei zinema hurbiltzea, eta horrenbestez, ezinbestekoa da ikusleek gehien gustatzen zaizkien lanak saritzea.

– GAZTEFILMFEST  ikusleen saria gazteen film labur onenarentzako: Gazteen programazio batzordea sortuko da, eta batzorde horretako kideek aukeratuko dituzte sail ofizialeko filmak, eta Gasteizko ikusleek izendatuko dituzte irabazleak botoen bidez.

– GAZTEFILMFEST / Txiki ikusleen saria TXIKI saileko film labur onenarentzako: Hautapen Batzordeak film laburren programa bat aurkeztuko du, ondoren ikusle txikienek bozkatuko dituztelarik irabazleak.

Aitzina Folk: Vitoria-Gasteizko folk musika jaialdi solidarioa

2018 urtean, Aitzina Folk Jaialdi Solidarioak sei urte egiten ditu Vitoria-Gasteizen. Hasieratik hona bi funts izan ditu: alde batetik, folia zabaltzea, musika, dantza eta tailerak eginez; eta beste aldetik, ataxia telangiectasia izeneko gaixotasun arraroa ikertzeko lana babestea.

Vitoria-Gasteizen folk musikako jaialdi bat egiteko asmoa Aitzina lan taldearen barnean jaio eta hazten da. Aitzina AEFAT-ko (espainiako eragindakoen elkartea www.aefat.es) kide den ataxia-telangiektasiak eragindakoei laguntzeko talde bat da hain zuzen ere.