VGaztea

Boluntariotza topaketa abenduak 2 Boluntan. EGK-k antolatzen du.

Zein da gazte boluntarioen egoera? Esperientziak eta egindako lana azpimarratu ohi dira ―are gehiago nazioarteko eguna gerturatzen den heinean―, baina zein dira haien beharrak, nahiak edo ardurak? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) zuzenean ahotsa eman nahi diegu, haien izenean hitz egin baino bozgorailu izatea hobe delako. Asmo horrekin, datorren abenduak 2 boluntariotza topaketa antolatu dugu Boluntan. Eman izena hemen!

2019an aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektu-proposamena eta apirilean antolatu genuen topaketan mahai-gainean hainbat aldarrikapen eta hobetze-proposamen jarri genituen. Aitorpen falta maiz aipatu zen eta kritika horri proposamenak gehitu nahi dizkiogu, esaterako: curriculumean azaltzea, garatutako gaitasun eta konpetentziak azaleratzea eta islatzea, kontuan hartzea, etab. Oraingo honetan bertaratutakoekin kontrastatu, osatu eta sakonago landu nahi ditugu. Geihago…

Ekitea – Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integrala

Emprender - Ekintzaileei Laguntzeko Plan IntegralaBaduzu negozio-ideiarik? Enpresa propioa abian jarri nahiko zenuke?

Ekintzaileak funtsezkoak dira gure lurraldeko ekonomia eta gizartea garatzeko, eta badakigu batzuetan ziurgabetasunari zein prestakuntza eta finantzaketa beharrari egin behar dietela aurre. Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integralaren bitartez, ekintzailetza bultzatu nahi dugu hirian, enpresa proiektuak abiarazteko ekintzak eta programak garatuz, era integral eta pertsonalizatuan.

  • Oraingo edizioa: azaroak 19 – abenduak 12
    • 1. lantegia: Baliozkotu zure negozio-ideia
      Zure balio eta bereizketa proposamena garatzeko eta negozio sendoagoak diseinatzeko tresnak.
      Irakaslea: Aitor Ezkerra, Aken S. Coop. Consultoría de Gestión enpresaren bazkide sortzailea.
      Data: azaroak 19-20- 21, 9:30 – 13:30 | 12 ordu | Izen-ematea: azaroaren 14ra arte.
    • 2. lantegia: Saltzen ikasi
      Geihago…

Azaroak 17 – Ikasleon nazioarteko eguna. EGK-k egin duen deklarazioa.

Igande honetan, azaroak 17, Ikasleen Nazioarteko Eguna da. Hori dela-eta, azken urteotan egin dugun bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) ikasleek egunerokotasunean dituzten erronkak azpimarratzeaz gain, ikasle gazteek dituzten konpromisoak eta aurrera ateratzen dituzten proiektuak goraipatu nahi ditugu. Elkarteen bitartez zein norbanako modura hainbat ekimen antolatzen dira urtean zehar, gehienetan boluntario modura gainera. Ikasle bezala dituzten ardurekin uztartuz, noski.

Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan zein unibertsitateetan gazteon egoera hobetzeko egiten den horrek aipamen berezia merezi du. Ildo horretan eta elkarlana errazteko antolatu genuen 2018an #ElkarTopatu jardunaldia eta sortzen diren gai ezberdinak Hezkuntza Foroan aztertzen ditugu. Geihago…

Gasteiz konexioan. Bizitza larrialdi klimatikoaren menpe

Azaroak 28 noviembre, 18.30, Centro Cívico Aldabe, Vitoria-Gasteiz

Laugarren urtez, Gasteiz konexioan abian jarriko da geure hiriaren eta munduko beste lekuen arteko loturak ezagutze aldera.

Ingurugiroarekiko eta planetarekiko kontzientzia (azkenean!) piztu omen den urte honetan, larrialdi klimatikoa abiapuntutzat duten zenbait istoriok aldaketa klimatikoa eta giza eskubideak txanpon bereko bi aldeak direla erakutsiko dute, lehenengoak bigarrena baldintzatzen baitu.

Hondamendi naturalak, lehorteak, uholdeak, itsasoaren mailaren igoera, elikagaien eskasia, gero eta muturrekoagoak diren gertakari metereologikoak, beharrezko migrazioak, pobrezia, desberdintasunak… aldaketa klimatikoaren ondorio batzuk baino ez dira. Baina, zeintzuk dira horien kausak? Geihago…