VGaztea

Gazte palestinarrekin topaketa azaroaren 29an.

Bizikidetza oso eta erreal bat lortzeko gizarteko aniztasuna modu baikorrean ulertzeaz gain berau osatzen duten errealitateak ezagutzea oso garrantzitsua ikusten dugu. Izan ere, mundua eraldatzen doa eta migrazioa fluxuak egunerokoaren parte dira. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) eta Paz con Dignidad gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean gazte palestinarrekin topaketa antolatu dugu datorren azaroaren 29an, ostirala, 18etan Donostiako Arrupe Espazioan (Garibai kalea, 19). Eman ezazu izena hemen! Geihago…

Albistegi gaztea 64. Zb. Informazio guztia zure eskuetan.

Aldizkari digitalaren harpidetzak

GazteOK pertsonen ahalduntzera bideratuta dago. Teknologia berriak eta ohikoak erabili, ikertu, saiatu, iradoki, probatu, helarazi eta sortu nahi du topaketak.

Gazte Talent 2019. Musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa. Aurkezteko epea azaroaren 18ra arte irekita.

Xtrajaia: Kantu eta Hiri-dantzaren erakustaldia, 12-18 urte bitarteko gazteek emanda.

Kirol bidean, hotzak ez zaitzala gelditu negu honetan! Izen emateak azaroaren 4tik. Kontsultatu egitaraua, denon gustorako jarduerak daude.

Gazte Film Fest, gazte eta umeentzako zinema jaialdia, azaroaren 22an hasiko da Gasteizen, filmekin, lantegiekin eta beste ekintzekin.

Batera: kultur proiektuak elkarrekin garatzeko laguntza-deialdia.

Sareetan jarraitu.

VG_gaztea twitteren profila. Segituan ezer ez galtzeko.

Facebooken orrialdea: informazio gaztea. Sareko informazioa.

Murgil zaitez OMIJen (gazteentzako Argibide Bulegoa).

185 gaztek izena eman dute Hizkuntza Klubean eta izen-ematea irekita jarraitzen du lekua duten taldeetan.

Bidaiateka.

14 eta 30 urte bitartekoa bazara gure iragarki taula zure eskura duzu!

Gasteiz Gaztea laguntzaileen txokoa.

Bizitza larrialdi klimatikoaren menpe. Mahai ingurua, magia Asier Kidam magoarekin eta musika akustikoa, Green Valley taldearekin. Maribel Salas aktoresak aurkezten du.

Luis Aranburu Udal Musika Eskolako egutegia lehen lauhilekorako.

Ezagutu Oihaneder, Gasteizko Euskararen Etxeko agenda. Ez galdu bere ekintzak!

Gazteok XXI, Gasteizko elizbarrutiaren gazte pastoraltzak antolatutako gazteentzako ekintzak.

Elkarrizketa: “Palestina, gatazkaren errealitatea“. Parte hartzaileak: Nidal Al-Azza eta Iñigo Eguiluz. Antolatzaileak: SI! Solidaridad Internacional eta Abokatuen Elkargoa.

Zure esku ere badago, gazteen heziketan sexualitate libre, begirunetsu eta arduratsuak izateko kanpaina

Gazte Koadrila batek bizi dituen egoera desberdinen komiki multzoa, beraiei esker sexualitatea, aniztasun sexuala, estereotipoak, pertsonen arteko harremanak,… aztertuko dituzte

Helburuak

Gazteen heziketan eragitea sexualitate-bizipen libre, begirunetsu eta arduratsuak izateko.

Harremanetan emakumeen ahalduntzea sustatzea.

Sexualitate-arloan eskaintzen diren errekurtsoak ezagutzera ematea.

Materialak. Zure esku ere badago kanpainak gazteentzako eta haiekin lan egiten duten agenteentzako komikiak eta unitate didaktikoak eskaintzen ditu. Komiki bakoitzak gai ezberdina jorratzen du, guztiek Gasteizen dute eszenatokia eta bukaera irekita uzten dute pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzeko asmoz. Gainera, komikiekin batera unitate didaktikoak ditugu gazteekin lantzeko.

Info gehiago

Parte-hartze feministago bat helburu. EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseilua.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazte eragile desberdinek zein Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolaturiko zenbait hitzaldi, topaketa eta dinamiketan, gizartean gertatu ohi den moduan, parte-hartzea orokorrean maskulinoa dela ikusi da. Hori dela-eta, Euskadiko emakume gazteek espazio publikoetan duten parte-hartzea aztertzeko EGK-k #Plazandre izeneko proiektua jarri martxan 2018ko urrian.

Aurten, 2019ko urriaren 8an, bertan ateratako ondorioak EGK-ko elkarteekin partekatu eta lanketarako ildo berriak jorratu ziren. Topaketara elkarte ezberdineko emakumeak hurbildu ziren eta honek ikuspegi anitzetatik sortutako hausnarketak aberastu zituen. Izan ere, #Plazandre jardunaldian emakume batek esan zuen moduan: “Oso leku desberdinetatik gatoz, baina oso esperientzia berdinak ditugu”.

Info gehiago.

GazteOK: diziplinen arteko ibilaldia, argazki erakusketa eta kontzertua.

    Eguna: 2019/11/15, hasiera ordua: 19:00, amaiera ordua (gutxi gorabehera): 21:00

Gazte sortaileen jardunaldi hauek Udalaren IV. Gazte Planaren barruan aurreikusten dira (2017-2019), sormen arloan:

Arratsaldea hasiko da diziplinen arteko ibilaldi batekin, ibilaldia Fariñasetik aterako da. Nerea Garcesen argazki erakusketa ikusteko aukera izango dugu eta formatu txikiko kontzertua ere eskainiko da Abisinia “Soul Coffee and Craft Beers” tabernan.

Hizkuntza: euskara/gaztelania

Lekua: elkartze gunea: Fariñas

Adina: 16-32

Sarrera: doan