VGaztea

Gazteentzako VI. Nanoipuinen Lehiaketa

nanoipuinak nanorrelatos

Nanoipunen Lehiaketaren oinarriak (2020)
1.- Gaia
Nanoipuinek “idatzi” aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartzen dira: idazten, idatziko, idaztean…

2.- Lanak
Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira.

Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.

3.- Parte hartzaileak
Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

4.- Aurkezpena
Lanak formularioa betez aurkeztu beharko dira. Formularioa epea irekita dagoen bitartean egongo da indarrean.

5.- Epea
2020ko otsailaren 10etik martxoaren 19a arte, biak barne.

6.- Epaimahaia
Udalaren Liburutegi Sareak izendatuko du. Haren erabakiak apelaezinak dira eta sariren bat eman gabe utzi ahalko du.

7.- Lanen jabetza
Egilearen jabetzapean geratuko dira lehiaketara aurkezten diren lanak, baina antolatzaileek horiek argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubidea izango dute, egilearen baimena eskatu gabe ere.

8.- Sariak
Honako sari hauek emango dira kategoria eta hizkuntza bakoitzean:

1. saria: diploma + tableta.
2. saria: diploma + 50 €-ko txartela liburu denda batean erosteko.
Parte-hartzaile bakoitzak sari bat bakarrik jaso ahalko du.

Ipuin sarituak Udaleko web orrian argitaratuko dira, baita Udalaren Liburutegi Sareko Twitter kontuan ere: @VG_biblio

9.- Kategoriak
Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.
B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.
Laboral Kutxa saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.
Lehiaketaren babeslea:

10.- Izena eman lehiaketan
Lehiaketaren partaidetza formularioa betez gauzatzen da (otsailaren 10etik martxoaren 19ra).

Informazio gehiago.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude